Eduki publikatzailea

NATAXIK dokumentalaren aurkezpena

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/12

Irudia

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziatik gonbidatu nahi zaitugu NATAXIK dokumentalaren aurkezpenera eta ondoren egingo den memoria eta desagerrarazitako pertsonen bilaketaren inguruko elkarrizketara.

NATAXIKek balioa eman nahi dio egia, justizia eta erreparaziorako eskubideetan aurrera egitearen garrantziari, baita Guatemalan ez errepikatzeko bermeei ere. Dokumental honen bidez, gainera, aitortu nahi ditugu Guatemalako barne gatazka armatuaren (1960-1996) biktimen senideen borroka eta herrialdean trantsizioko justiziaren alde lan egiten duten erakundeen lana.

Ekitaldian parte hartuko dute: José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Ch’umilkaj Curruchiche Nicho, abeslari kaqchikela eta dokumentalaren protagonista; Jordán Rodas Andrade, Guatemalako Giza Eskubideen Prokuradore ohia, eta Lourdes Herrasti Erlogorri, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.   

Ekitaldia izango da ekainaren 16an, ostiralean, 12:00etan, Gogora egoitza dagoen eraikinaren -1 solairuan (María Díaz de Haro kalea, 3, Bilbao). Ondoren, mokadu bat eskainiko da.

Ekainaren 13a baino lehen baieztatu bertaratuko zarela honako formulario honetan, mesedez.