Eduki publikatzailea

Jardunaldia "Norekin eta zertarako hezi? Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren subjektu kritikoak"

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/23

Urtarrilak 31 (Bilborock) eta Otsailak 1 (Bolunta ekitaldi-aretoa)
Izen-ematea: Urtarrilaren 26 arte

2017ko martxoan, (H)ABIAN 2030 aurkeztu zen, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia, hainbat eragilerekin elkarlanean aritu ondoren. Estrategia horrek, hain zuzen ere, gizartea eraldatuko duen hezkuntza sustatzeko jorratu behar diren lan-ildoak edo indar-ideiak ezartzen ditu. Hauxe proposatzen du lehendabiziko lan-ildoak: “herritartasun global jasangarria eta bidezkoa lortzeko alternatibak bilatu eta eraikitzen dituzten subjektuei laguntzea”.

Zehazki, lehen lan-ildo horren inguruan antolatu ditugu jardunaldiok, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin eta Hegoarekin batera.

Norekin eta zertarako hezi? Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren subjektu kritikoak jardunaldien bidez, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategia azaldu nahi diegu hezkuntza-esparru formal nahiz informaletan jarduten duten eragileei, hala nola GGKEi. Gero, estrategia zehaztu ondoren, geure proposamenetan eta eguneroko lanean aplikatuko dugu.

Egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Antolakuntza-lanetan ibili garen hiru erakundeok ilusio handiz diseinatu eta landu dugu, eta uste osoa dugu gizarte-eraldaketa behar-beharrezkoa dela eta hezkuntza, zentzu zabalenean, tresna ezin hobea dela xede hori lortzeko.

Etorriko zarelakoan, eskerrik asko.