Mahai ingurua "Europa eta Asilo Eskubidea: Historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean"

Asteartea, 2016ko otsailaren 16a
Baroja Aretoa, Bizkaia Aretoa
Abandoibarra, 3. Bilbo

Historian betidanik izan dira behartutako desplazamenduak. Duela hamarkada gutxi, milioika pertsonak ihes egin behar izan zuten Euskal Herritik eta Espainiatik, gaur egun beste milaka eta milaka pertsonak –egoera berean edo are okerragoan– ihes egiten duten arrazoi berberengatik; hots, bizirik jarraitzeko, askatasunean bizitzeko eta segurtasuna bilatzeko.     Bortizkeriatik eta miseriatik libre bizitzeko.

Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren arabera (ACNUR), 2014an, 59,5 milioi lagunek utzi behar izan zuten beren bizilekua –barne desplazatuak edo errefuxiatuak–. Hau da, egunero eta urtebetez, 42.500 lagunek beren bizilekuetatik ihes egin zuten (Basauri edo Santurtziko biztanleria, gutxi gorabehera). Kopuru hori inoizko handiena izan bada ere, 2015eko datuak are kezkagarriagoak izan daitezke.

Egoera honek ekitera behartzen gaitu –nazioarteko komunitatea, eskualdeko eta tokiko erakundeak, unibertsitateak, giza eskubideen aldeko kolektiboak eta herritarrak–, behartutako desplazamenduen zioak ezabatzera eta beren bizilekua uztea beste aukerarik ez duten pertsonak babestera

Programa

10:00 Ongietorria eta aurkezpena

  • Aurkezpen instituzionala (UPV/EHU).
  • Javier Galparsoro, CEAR-Euskadiko lehendakaria

10:15 Mahai ingurua: ‘Europa eta Asilo Eskubidea: Historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean'

  • Juan Hernandez: 'Elkartasun internazionalistaren ikuspuntutik testuinguruari buruzko analisia'.
    UPV/EHU
  • Bárbara Martín Olivós: ‘Giza Eskubideak Europako hegoaldeko mugan'.
    Politologoa, Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko (APDHA) immigrazio arloko laguntzailea.
  • Patricia Bárcena García: ‘Europako asilo sistema. EBk errefuxiatuen krisiari emandako erantzunaren balorazioa'.
    Abokatua, Bizkaiko Abokatuen Elkarteko Gobernu Batzarreko diputatua, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko zuzendaria (CEAR-Euskadi).
  • Moderatzailea: Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz Fundazioko zuzendaria.

12:00: Atsedenaldia.

12:30: Plataforma Tirante kolektiboaren ‘Tras la Frontera' ikuskizuna (Bizkaia Aretoaren barneko terrazan).

13:30 Amaiera.

Mahai inguruarekin lotutako dokumentazioa:

Erakundeak

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea       Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin       Gernika Gogoratuz Iraskundea       Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Argazkiak

Bideoak