GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN IX EDIZIOA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko EHUko Programa
Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez? Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.
Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.
Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren IX. Topaketara.
Programa
Astelehena, urriak 5
Ordua: 11:30 – 13:30
Tokia: Unibertsitate Pabiloia (Campuseko Errektoreordetzaren eta Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatearen artean dago). Apraiztarrak, 1 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tokia: Unibertsitate Pabiloia (Campuseko Errektoreordetzaren eta Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatearen artean dago). Apraiztarrak, 1 01006 Vitoria-Gasteiz.
-
Topaketa Gizarte Laneko Graduko ikasleekin (Gizarte
Errealitateen Behatokia).
- Latinoamerikako erakunde gonbidatuen erakusketak, 2026/27 ikasturterako proposatzen dituzten PROIEKTUEI buruz.
- GAZTENPATIA ikasleen aurreko ikasturteetako esperientzia.
Urriak 6, asteartea
Ordua: 09:00 – 13:00
Tokia: Bizkaia Aretoa. Arriaga Auditorioa (Bilbo)
Tokia: Bizkaia Aretoa. Arriaga Auditorioa (Bilbo)
-
GAZTENPATIA BIRPENTSATZEN
GAZTENPATIA PROGRAMAREN BARRUAN ESPERIENTZIAK, LANAK ETA JARDUNBIDE EGOKIAK LANTZEKO MINTEGIA/TAILER PRAKTIKOA.- Aurreko edizioaren garapena elkarrekin ebaluatzea, programaren etengabeko hobekuntzan lagunduko duten indarguneak, zailtasunak eta ikaskuntzak identifikatuz.
- Irakasleen eta beste alderdien ekarpenak eta proposamenak jasotzea, hurrengo edizioa planifikatzeko, eta haien esperientzia eta prestakuntza-prozesuaren ezagutza jasotzea.
- Programaren metodologia, edukiak eta egutegia berrikustea, eta ikasleen beharrei eta Gaztenpatiaren helburuei erantzungo dieten egokitzapenak aztertzea.
- Ikasleen inplikazioa indartzeko eta programaren faseetan laguntza hobetzeko aukerak identifikatzea.
- Hurrengo ediziorako erronka nagusiak partekatzea, plangintza aurreratua eta adostua bultzatuz.
- Irakasleek Gaztenpatia programarekin duten konpromisoa berritzea, programa horren kalitateari eta inpaktuari laguntzeko lankidetza sendotuz.
Urriak 7, asteazkena
Ordua: 09:30 – 12:00
Tokia: Aiete Jauregia (Donostia)
Tokia: Aiete Jauregia (Donostia)
- 9:30-9:35 Ekitaldiaren inaugurazioa
- Arantxa López Simón, Donostiako Udaleko Kultura Aniztasuneko eta Inklusioko zinegotzi ordezkaria
- 9:35-9:50 GAZTENPATIA manifestuaren ongietorria eta irakurketa
- Joxerramon Bengoetxea Caballero, EHUko errektorea (euskaraz)
- Nati López de Munain Alzola, Euskal Fondoaren lehendakaria (gaztelaniaz)
- 9:50-9:55 Argazki instituzionala eta komunikabideentzako arreta
- 10:00–10:10 Ongietorria eta aurkezpena. GAZTENPATIAren
aurrekariak eta testuingurua. EHUren eta Euskal Fondoaren arteko
lankidetzaren ibilbidea eta programaren jarraipena
- Juanma Balerdi, Euskal Fondoaren zuzendaria.
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi, EHUko Garapen Jasangarria eta Konpromiso Sozialerako zuzendaria.
- 10:10–10:15 BIDEOAREN PROIEKZIOA
- 10:15–10:45 GAZTENPATIA 10 urte: Zer izan da GAZTENPATIA
10 urte hauetan zure erakundearentzat?
- Rafael Castro Mellado, INCIDEko zuzendaria
- Walter Alexander Claros Ramos, Jocoaitiqueko (El Salvador) alkate ohia, gazte politiken sustatzailea eta GAZTENPATIA proiektuen koordinatzailea Morazanen
- Irma Judith Lima Bonilla, Kolektibo Feministaren ordezkaria eta GAZTENPATIAren koordinatzailea El Salvadorren
- Paola Andrea Castro Ríos, Yapawayra Fundazioko Gazteen proiektuaren koordinatzailea eta Kolonbiako GAZTENPATIA proiektuen hezitzailea
- 10:45-10:50 Bideo esperientziak 2026
- 10:50–11:00 Ikasleen esperientziak. Ikaskuntzak eta bizipenak GAZTENPATIAn parte hartzean
- 11:30-12:30 Luncha