GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN VIII EDIZIOA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa
Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez? Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.
Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.
Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren VIII. Topaketara.
GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN V. EDIZIOA: HELBURUAK
- Gaztenpatia programa ezagutzera ematea UPV/EHUko kideei eta unibertsitatearekin lan egiten duten eragileei.
- Gaztenpatiaren bazkide diren erakundeek Erdialdeko Amerikan eta Hegoamerikan dauzkaten proiektuak hobeto ezagutzea eta erronka berriak identifikatzea.
- Gaztenpatiako hurrengo proiektuen helburuak eta ezaugarriak zehaztea.
- UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoak esker ona adieraztea UPV/EHUko ikasleak hartu dituzten erakunde lokalei eta Gaztenpatian parte hartu duten UPV/EHUko ikastegiei, programan inplikatzeagatik.
PROGRAMA
Urriak 2, osteguna.
Lekua: Bizkaia Aretoa. Arriaga Auditorioa (Bilbo)
-
09:30 ONGIETORRIA. GAZTENPATIA PROGRAMAREN AURKEZPENA.
-
Elisa Sainz de Murieta. EHUko Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaria
-
Nekane Beloki Arizti. EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko Zuzendaritza.
-
Juanma Balerdi. Euskal Fondoaren zuzendaria.
-
-
9: 45-11:45 GAZTENPATIA PROGRAMA: GARAPEN LANKIDETZAKO ZERBITZURAKO IKASKUNTZAKO PROIEKTUAK KODISEINATUZ.
-
Esther Cruz Iglesias. Pedagogian doktorea UPV/EHUn, eta Ikasteko Zailtasunetan Esku Hartzeko Masterra Valentziako Unibertsitatean. Didaktika eta Eskola Antolaketa Saileko irakasle agregatua. UPV/EHUko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuarekin (SAE-HELAZ) lankidetzan aritu ohi da. Zerbitzurako ikaskuntzako laborategi iraunkorreko talde eragileko kide da.
-
Cristina Arriaga Sanz. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Arloan. Bizkaiko Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) koordinatzailea. Zerbitzurako ikaskuntzako laborategi iraunkorreko talde eragileko kide da.
-
-
11:45- 12:10. Kafea. (Laboa aretoa)
-
12:10- 13:30. GAZTENPATIA PROIEKTUEI BURUZKO LATINOAMERIKAKO ERAKUNDE GONBIDATUEN ERAKUSKETAK.
-
Gaztenpatia Guatemala proiektua
Inocenta Macz Caal. Demokraziarako Ekimen Zibila Fundazioaren (INCIDE) ordezkaria. -
Gaztenpatia Morazán proiektua
Walter Clarós. Jocoaitiqueko (El Salvador) alkate ohia, bere komunitateko gazte-politiken sustatzailea. -
Gaztenpatia Kolektibo Feminista proiektua
Irma Lima. Kolektibo Feminista elkarteko ordezkaria. -
Gaztenpatia Ibagué proiektua
Paola Andrea Castro. Yapawayra Fundazioko gazteen proiektuaren koordinatzailea eta Gaztenpatia Ibagué proiektuen hezitzailea. -
Moderatzailea: Juanma Balerdi. Euskal Fondoaren zuzendaria.
-
-
13:30- 14:30. Luncha
-
14:30-16: 30. ESPERIENTZIEN, LANEN ETA PRODUKTUEN TAILERRA.