Gaztenpatia Morazán

Proiektua koordinatzeaz arduratzen diren UPV/EHUko kideak:

Tokiko erakundea:

Kokapena: Meanguera udalerria, Morazán departamendua (El Salvador).

Deskribapena: Segundo Montes komunitatean hamar mila pertsona inguru bizi dira gaur egun (horietatik erdiak 20 urte baino gutxiago ditu). Komunitatea 1990ean sortu zuten El Salvadorreko gerra zibileko errefuxiatuek, Hondurasetik itzuli zirenean. Meanguera eta Locoaitique udalerrietako lur suntsituaren gainean eraiki zuten haien bizitoki berria. Hasierako garaietan, eskura zituzten baliabide urriak partekatu zituzten, eta jasotako laguntzak etxaldeak eta tailerrak egiteko erabili zituzten, haien beharrei erantzun ahal izateko. Gerora, hezkuntza, osasun eta ekoizpen zerbitzuak antolatu zituzten, lurrak banatu zituzten, El Salvadorreko erakunde ofizialekin harremanak eraiki zituzten eta nazioarteko laguntza eta garapen erakundeekin harremanetan jarri ziren. Urte hauetan sortutako hezkuntza erakundeetako bat Instituto Tecnológico Padre Segundo Montes da; bertan, Ingeniaritza Zibila, Turismoa eta Ostalaritza ikas daitezke.

Lankidetzarako esparruak:

  • Kirol guneak kudeatzea eta gazteekin txapelketak antolatzea.
  • Segundo Montes komunitateko lurralde plangintza eta antolamendua.
  • Komunitatearen mapak egitea Instituto Tecnológico Padre Segundo Montes ikastetxeko Ingeniaritzako ikasleekin.
  • Komunitatean eraikin berriak egitea.

Proiektuan, UPV/EHUko gradu hauetako ikasleek hartu dute parte: Arkitekturako Oinarriak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

 

Egin diren Gradu Amaierako Lanak eta ikerketak

  • I. Edizioa (2015/16)
  • II. Edizioa (2016/17)
  • III. Edizioa (2017/18)
  • IV. Edizioa (2018/19)

Erreferentziako dokumentuak