Kulturarteko I. Gaztenpatia topaketa

2016ko abenduaren 12tik 16ra, askotariko truke, prestakuntza eta eztabaida jarduerak egingo dira Gaztenpatia proiektuan esku hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen eta UPV/EHUko unibertsitate komunitatearen artean. UPV/EHUk eta Euskal Fondoak antolatu dituzte jarduera guztiak, Arabako Aldundiak koordinatuta eta diruz lagunduta.

Topaketan, UPV/EHUko ikasleek praktikak edo GRALa eginez lagundu dituzten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteetako 4 ordezkarik parte hartuko dute.

Topaketaren HELBURUAK

  • Gaztenpatia proiektua zabaltzea.
  • 2015-16an Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak ezagutaraztea.
  • Gaztenpatiako kide diren erakunde eta elkarteek Erdialdeko Amerikan lantzen dituzten proiektuei buruzko informazio gehiago ematea.
  • Komunikazioko ikasle eta irakasleei Gaztenpatia proiektuaren komunikazio elementuen gaineko prestakuntza ematea.
  • Gatazka osteko gizarteetako generoarekin eta gazteriarekin lotutako alderdiez hausnartzea, kulturarteko ikuspegian oinarrituta.

Egitaraua

Abenduak 12: Kulturarteko topaketa Gaztenpatia 

Jarduera hau UPV/EHUko unibertsitate komunitatearentzat izango da; bereziki, garapenerako lankidetza proiektuak egiten dituzten irakasleentzat, lankidetza praktiketako edo GRALeko ikasleen tutore direnentzat edota izan nahi dutenentzat.

Lekua: Farmazia Fakultatea (Arabako Campusa). Gradu Aretoa

Ordutegia:

  • 09:30 UPV/EHUren ongietorri instituzionala 
  • 09:30-10:00 Gaztenpatia proiektuaren aurkezpena, Euskal Fondoaren eskutik.
  • 10:00-11:00 Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen aurkezpenak: zer proiektu lantzen dituzten eta gazteak euren herrialdean zein egoeratan bizi diren.
    - Inocenta Macz Fundación INCIDE – GUATEMALA
    - Carlos Alberto Hernández Comunidad Segundo Montes - MORAZAN - EL SALVADOR
  • 11:00 ATSEDENALDIA
  • 11:30-12:30 Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen aurkezpenak: zer proiektu lantzen dituzten eta gazteak euren herrialdean zein egoeratan bizi diren.
    - Nohemí Bellorín ASODELCO - SAN CARLOS - NICARAGUA
    Irma Lima Colectiva Feminista - SUCHITOTO - EL SALVADOR
  • 12:30-14:00 Ikasleek Nicaraguan, El Salvadorren eta Guatemalan izan dituzten esperientziei eta han egin dituzten komunikazio lan eta produktuei buruzko aurkezpena.
  • 14:00 Amaiera

Abenduak 13: Gaztenpatiari eta Komunikazioari buruzko Tailerra

Jarduera hau Komunikazio Graduko ikasle eta irakasleentzat da, eta Ikaika Media SLk antolatu du. Enpresa horrek Gaztenpatia proiektua koordinatzen du, eta eskarmentu zabala du nazioarteko lankidetzaren barruan gazteen eta komunikazioaren arloan lan egiten.

Erdialdeko Amerikako gizarte erakundeetako lau ordezkarik parte hartuko dute.

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioako Campusa). Gela 08.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Abenduak 14: Indarkeriazko gizarteetako generoari eta gazteei buruzko kulturarteko elkarrizketak

Jarduera hau Arabako Campuseko ikasleentzat da, eta UPV/EHUko Letren Fakultatearekin eta Arabako Aldundiarekin elkarlanean antolatu da.

Lekua: Liburutegi Nagusia. Hitzaldi Aretoa (Leioa- Bizkaiko Campusa).

Ordutegia: 12:00 13:30

Euskal Herriko eta Erdialdeko Amerikako emakumeen arteko hizketa gunea: nola bizi diren gazteak askotariko indarkeriazko egoerak (armatua, delinkuentziazkoa, instituzionala…) izan dituzten eta/edo dituzten gizarteetan; neska-mutilek nolako harremanak dituzten sexualitateari, haurdunaldi goiztiarrari, indarkeria matxistari, abortuari, gazteen antolakuntza eta partaidetzari eta abarri dagokienez.

Parte hartzaileak:

  • Irma Lima, Colectiva Feminista para el Desarrollo Local de Suchitoto (El Salvador).
  • Inocenta Macz, INCIDE (Guatemala).
  • Irantzu Mendía, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea eta Hegoako kidea. Hegoa elkartean, gatazka armatuen, gerraosteko errehabilitazioaren eta bakearen eraikuntzaren inguruan ikertzen eta irakasten du, ikuspegi feminista batean oinarrituta.
  • Maitane Zabala, gizarte langilea eta berdintasunaren, indarkeria matxistaren eta gazteen arloko aditua. Sortzen indarkeria matxistari aurrea hartzeko taldeko kidea da. Eskolako taldeak dinamizatu ditu Arabako Foru Aldundiaren "A golpe de palabra" kanpainarekin.

Hizketa gunearen dinamizatzailea: Clara Murguialday