Gaztenpatiako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko tailerra (POI) : diseinua eta inplementazio praktikoa ikasgelan (IRI)

Norentzat

UPV/EHUko irakasleentzat, zehazki, Garapenerako Lankidetzako Gaztenpatia proiektuak erabiliz proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI) bezalako metodologia aktiboak irakasteko materialak prestatu eta inplementatu nahi dituzten irakasleentzat.

Noiz

2022ko otsailaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra.

Tailerraren deskribapena

Tailer honek helburu nagusia du ezagutzak, tresnak, metodologiak eta ikuspegiak eskaintzea, graduko eta/edo graduondoko ikasketetan irakasten duten unibertsitateko irakasleei laguntzeko ikasleen ikaskuntza aktiboa eta parte hartzailea bultzatzen, eta POIren metodologiaren bidez, besteak beste, gizarte justizia, elkartasuna, inklusioa eta tolerantzia bezalako balioetan eta printzipioetan hezten.

Metodologia

Proposatu nahi da prestakuntza tailer bat egitea Proiektutan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) aktiboaren eta parte hartzailearen metodologia erabiltzen ikasteko, betiere garapenerako lankidetzako benetako proiektuetatik (Gaztenpatia programa) abiatuta.

Tailer hau aurrez aurre eta online emango da, azken formatu hori egelaPI plataforma birtualaren bidez. Prestakuntzak hiru fase ditu: testuingurua eta oinarrizko printzipioak (1. fasea), ikasgelan inplementatzeko eta materialak egiteko estrategiaren diseinua (2. fasea), ikasgelan inplementatzea eta esperientzia ebaluatzea (3. fasea).

Iraupena eta egutegia

Tailerra, guztira, 75 ordukoa (3 ECTS kreditu) izango da eta 11 hilabeteko epean (2022ko otsailetik 2023ko urtarrilera) egingo da: 18 ordu aurrez aurre eta 57 ordu ez-presentzial.

Plazas

25 lagun