Nazioarteko lankidetza jardunaldi monografikoak. Erakunde arteko lankidetza: 3. Aldeko hezkuntzaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko eskualde koordinazioa

Lascaray IKERGUNEA
BIDEOKONFERENTZIA GELA
Arabako Campusa. UPV/EHU

Helburuak:

  • KHE proiektuari buruzko informazioa zabaltzea
  • Hezkuntza berrikuntzako alderdiak eztabaidatzea eta identifikatzea
  • Proiektua indartzeko eta etengabe hobetzeko estrategiak eta prozedurak eztabaidatzea eragileen artean
  • Lankidetzan eta esperientzia trukean sakontzea
  • UPV/EHUko unibertsitate komunitateari Ekuadorko eta Euskal Herriko errealitate konplexuen gaineko prestakuntza ematea

Egitaraua

Irailak 14. Ekuador, Euskal Herria, mundu indigena. Landa lana errazteko aholkuak

  • 15:00 Miradas cruzadas sobre la interculturalidad y Ciudadanía Global. Joseba Iñaki Agirre eta Maria Goretti Orbea
  • 16:00 Cooperación y desarrollo. Mugarik gabe. Herri indigenekin izandako lankidetzen esperientziak. Hezkuntza eta komunikazioaren arteko proposamena egiteko oinarriak.
  • 17:30 Andrea Ruiz de Balzola. Antropologoa, irakaslea eta ikertzailea. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko lizentzia atera ostean, jakintzan eta diziplinan sakontzeko gogoa sartu zitzaion, eta, senez, Antropologiara jauzi egin zuen (unibertsitate berean), zertan zetzan oso ongi jakin gabe. Hainbat erakunderekin lan egin du (Alboan, Bakeaz, Biltzen), eta aukera izan zuen gizarte bitartekaritzako teknikari jarduteko Ignacio Ellacuría Gizarte Zentroan. Gizartean esku hartzeko lanetan ez ezik, irakasle aritzen da Portugaleteko UNED ikastegian, Deustuko Unibertsitatean, Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarrean eta Txileko Alberto Hurtado Unibertsitatean. Lan horri esker, gainera, bere burua irekitzen, entzuten eta umila izaten ikasi du, eta balio handia ematen dio horri.
  • 19:00 Ondorioak
  • 19:30 Amaiera

Irailak 15. Hezkuntza mundua, gure eredua. KHE (minor/3. aldea). Lan eta berrikuntza proposamena

  • 15:30 Joseba Ibarra. Berritzegune Nagusia. Migraciones humanas I: Etxekoak kanpora, kanpokoak etxera - Migraciones humanas II: nuestra familia - Migraciones humanas III: red de relaciones, viejo/nuevo, opiniones 
                  https://sites.google.com/site/kulturartekohezkuntza/
  • 17:30 Jon Bustillo. Didaktika eta Eskola Antolakuntzako irakaslea EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Scratcha: XXI. menderako ezinbestekoak diren ikaskuntza gaitasunen garapena: 1) Hedabideen informazio, komunikazio eta alfabetatze gaitasuna; 2) Pertsona arteko gaitasunak, elkarlanerako gaitasuna, gizarte erantzukizuneko gaitasuna eta norbere burua zuzentzeko gaitasuna; eta 3) Sormen eta jakin-min intelektuala, eta pentsamendu kritikoa eta sistemikoa izateko gaitasuna eta arazoak konpontzeko gaitasuna.
  • 19:00 Ondorioak
  • 19:30 Amaiera

Irailak 16. Ekuadorko kultura arteko hezkuntza elebiduna / Hitzarmenaren ezaugarriak, koordinazio testuinguruak

  • 15:30 Ekuadorko hizlarien aurkezpenak
    • Muncha Apupalo, Euclides, Unidad de Milenio de Quisapincha-ko errektorea
    • Tunki Timias, Antun Gustavo, Siete Nacionalidades-eko pedagogia talde teknikoaren koordinatzailea
    • Guapizaca Quisintuña, Segundo Julio Alberto, Unidad de Milenio Chibuleo Telenchana-ko errektorea. Pandashina, María Elevación, Kultura arteko Hezkuntza Elebidunaren eskualde zuzendari teknikoa
    • Monar Castillo, Fabio Mauricio, Hezkuntzako 3. aldearen eskualde koordinatzailea
  • 17:30 Etorkizunerako adostutako proposamenak. ONDORIOAK
  • 19:30 - Amaiera


Irailak 19-20-21. MINTEGIA (9:00-13:30 eta 16:00-19:30)

Helburuak:

  • Parte hartzaileak aurkeztea (monografikoko taldea baino txikiagoa izango da)
  • Monografikoan eginiko lana aurkeztea
  • Emaitzak eta prozesua aurkeztea
  • Erakundeak konprometitzea
  • Hezkuntza maila ezberdinetan garapenerako lankidetzan jarduteko elementuez eztabaidatzea
  • Informazioa zabaltzea
  • Hemen eta han oinarritutako dokumentuak proposatzea

Jomugako taldeak:

  • Berritzegune
  • Mugarik Gabe
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Ikasle ohiak
  • Gasteizko Udala
  • Arabako Foru Aldundia
  • Hizkuntzalaritzako adituak