Eztabaida sortzea eta sentsibilizazioa. 2025/2026 ikasturtea
Uda ikastaroa: Kontzientzia eragozpenetik bakearen hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen
Data: Uztailaren 17a
Lekua: Miramar Jauregia, Donostia
Ikastaro honek bakearen arloaren bilakaerari buruzko ibilbide historiko eta eguneratua proposatzen du Euskadin: bere sustrai antimilitaristetatik eta kontzientzia eragozpenetik hasita, gaur egungo bake teknikarien eta bizikidetza hezkuntzaren paperera arte.
Jardunaldian zehar honako gaiak jorratuko dira: memoriaren transmisioa, feminismoa eta intersekzionalitatea, saharar herriaren borroka eta haren identitatea, aro digitaleko bakea edo gazteen parte-hartzea bakearen eraikuntzan, besteak beste.
Ikastaroaren formatuak mahai-inguruak, giza-liburutegiak, dinamika parte-hartzaileak eta belaunaldien arteko elkarrizketa espazioak uztartzen ditu, esperientzia aktibo eta bizipenezkoa sortzeko helburuarekin.
Helburua da parte-hartzaileak ez izatea ezagutzaren hartzaile soilak, baizik eta bakearen eraikuntzan aktore aktiboak, esperientzien trukearen, eztabaidaren eta kasu eta proiektu errealen inguruko lanaren bidez.
Garrantzitsua: 16 eta 30 urte bitartean badituzu, EGKk matrikularen kostua ordainduko du.
Laguntza eskatzeko beharrezkoa da bakea@egk.eus helbidera mezu bat bidaltzea, honako hauekin:
- Izena eta abizenak
- Ikastaroaren faktura
Jardunaldia amaitu ondoren, matrikularen zenbatekoa itzuliko da.
Mintegia: Migrazio eta Asilorako Europako Ituna: Europako nekropolitika eta horrek jatorrian, igarobidean eta helmugan dituen eraginak
Data: Ekainak 16 (10:00-13:30)
Lekua: David Kato Gradu Aretoa. Zuzenbide Fakultatea. EHU
Ekainaren 20a dela eta (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna), Zehar Errefuxiatuekin erakundetik, Nazioarteko Babes Sistemak Migrazio eta Asilorako Europako Ituna (PEMA) indarrean sartzeak eragiten duen atzerakadari heldu nahi diogu, gainera, indarkeriak eta lekualdatze behartuak eragiten dituen eredu estraktibista baten testuinguruan kokatuz. "Deserrotuak: birpiltze eta mugen arteko ibilbidea” gure azken txostena aurkeztuko dugu, eta Europako migrazio eta asilo sistemari egiten zaion kritika antirrazista eta dekolonialean jarriko dugu arreta, eta erresistentzia-estrategiak partekatuko ditugu.
Cartoneras sonoras y narrativas
Relatos de vida, memorias musicales
Data: 2026ko maiatzaren 22an
Lekua: Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia (Bilbon)
Jardunaldia: Europako kultura-arteko integrazioaren maila anitzeko gobernantza eta horrek eskualde eta toki eremuan duen eragina
Data: 2026ko martxoaren 24an
Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioako Campusa, EHU
Masterclass: Alejandro González Iñárritu eta Jon Garaño, zine zuzendariak
Data: 2026ko martxoaren 12an
Lekua: Areto Nagusia. Leioa