Titulazioen egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, Europako Unibertsitate Eremura (EUE) egokitutako ikasketa ofizialak arautzen dituenak, gradu, master eta graduondoko titulazio berrien kalitatea kontrolatzeko eredua ezartzen du, hiru prozedura mota oinarri harturik:

  • Hasierako egiaztapena
  • Urteko jarraipena
  • Akreditazioa, 4 urtean behin berritzen dena (masterra) edo 6 urtean behin (gradua eta doktoregoa)

Titulazioetan egiten diren aldaketek, ikasketa planean zenbat eragiten duten kontuan hartuta, tituluak berriro egiaztatu beharra izatea gerta liteke, Ministerioari memoriaren aldaketa proposamena aurkeztu edo jarraipen bidezko jakinarazi beharra, Unibasq-ek aldaketak eskatzeko gidetan ezarri bezala.