Argitalpenak 2016-2021

Parte Hartuz ikerketa taldeak ekarpen nabarmena egiten du argitalpen jardueraren aldetik. 2016 eta 2021 urteen bitartean, bere kideek guztira 219 argitalpen atera zituzten, askotariko gaien ingurukoak. Horien artean, 21 liburu, 71 liburu kapitulu eta 106 artikulu indexatutako aldizkarietan.

Hona hemen, laburpen gisa, taldekideek 2016tik 2021ra argitaratutako artikulu, kapitulu eta liburu nagusiak.

Eliteak: Unibertsitatea eta Ikerkuntza Hego Euskal Herrian

Egileak:
Larrinaga, Ane
Urtea:
2021
Liburua:
Jon Diaz Egurbide (koord.): Hego Euskal Herriko Eliteak. Boterearen azterketa. Robles Arangiz Fundazioa eta IparHegoa Fundazioa
ISBN/ISSN:
978-84-939802-6-9