Hurrengo kongresuak, jardunaldiak eta mintegiak

Ekonomia Politikoaren Kritika Nazioarteko Kongresua

Noiz eta non

2018/03/01, 9:00

Deskribapena

Nazioarteko Kongresua Karl Marxen jaiotzaren 200. urteurrenean

Bilbon, 2018ko martxoaren 1etik 3ra

Politika eta Administrazio Zientzia Saila, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (UPV-EHU)

Ekonomia politikoaren kritika ez dago hilda. Gizartearen eta historiaren zientzia den heinean, kapitalismoaren hedapenaren baitan mundu mailan ezartzen diren harremanak aztertzen ditu. Boterearen kritika gisa, kapitalaren metaketa, bere dinamikak eta krisiak aztertzen ditu, Karl Marxen esanetan, "burgesen buru gainera inoiz bota den misilik handiena" izateko helburuarekin. Asmo hori eztabaidagarria izan badaiteke ere, praktika eta antolakuntza politikorako duen potentzialtasuna oraindik ikerketa esparru da guretzat.

Karl Marxen obrak (1818-1883) erantzun zientifiko eta kritikoa eman nahi die gure garaiko auziei, baina zabalik uzten du gizarte burgesaren etorkizunari dagokion galdera.  Bere jaiotzaren berrehungarren urteurrenean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Politika eta Administrazio Zientzietako Sailak, Parte Hartuz Ikerketa Taldearen eta Betiko Fundazioaren kolaborazioarekin, Marxen pentsamenduari eskainitako nazioarteko kongresua antolatuko du. Kongresuaren helburua Marxen pentsamenduaren harrera tradizioak zein Marxen iraultzaren teoriak izandako eraginaren ikaskuntza eta eztabaida izango da.


Gazteak eta politika. Lan jardunaldia (Jardunaldia )

Noiz eta non

2019/02/28, 9:30

Kokapena

Araba

Deskribapena

Otsailaren 28ko lan jardunaldian Hego Euskal Herriko gazteen partaidetza politikoari buruzko ikerketa azaldu eta ondorio nagusiak aurkeztuko dira. Horrekin batera, ezaugarri desberdinetako hiru ikerlari eta aktibista gazte gonbidatu ditugu, aurrez txostena irakurri, eta euren ekarpenak egin ditzaten. Eta azkenik, bai parte batean zein bestean, parte hartzaile guztien iritzia eskatu, eta eztabaidarako tarte interesgarria irekiko dugu, gure asmoa denon ekarpenak batu eta martxoan zabalduko dugun txostena osatzea da eta.

Mintegiak eserleku mugatuak dituenez, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea.