Definizioa eta helburuak

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/24

Parte Hartuz Gizarte Zientzien arloko ikerketa eta prestakuntza talde kontsolidatua da, 2002an eratua, eta 2007tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren ikerkuntza sistemaren aitorpena duena (IT 1109-16) (A mailakoa, bikaintasunezkoa, gaur egun). Egun Euskal Herriko Unibertsitateko sail desberdinetako 40 irakasle eta ikerlari baino gehiagok osatzen dute, eta hortxe datza, hain zuzen ere, talde honen indarguneetako bat, bere aniztasunean eta diziplinarkotasunean, alegia. Horrela erakusten digu hainbat argitalpenetan gure taldekideetako bat baino geihagok parte hartu izanak.. Parte Hartuzek ekarpen interesgarriak egin ditu euskal gizartean gaurkotasuna duten hainbat gaitan, hala nola, herritar parte hartzea, nazio identitatea, ekologia, genero ikuspegia eta abar.

Hala ere, Parte Hartuzen interesa ez da mugatzen gai hauek aztertzera interesa ez da mugatzen gai hauek aztertzera, ikerketa horiek gizartean aplikatzeko bokazio nabarmena baitu. Hori dela eta, Parte Hartuzek ez du bere jarduera arlo akademikora murriztu nahi. Aitzitik, akademia eta gizartearen artean izan behar den harremanaz jakitun, Parte Hartuzek ospe handia irabazi du herritar parte hartze prozesu eta esperientziak bultzatzen eta bideratzen Euskal Herrian.

Aurrekoarekin lotuta, Parte Hartuzek prestakuntza jarduera nabarmena garatzen du, batez ere akademikoa. Arlo honetan azpimarragarria da azken 12 urteetan Partaidetza eta Komunitate-Garapena Unibertsitate Master Ofizialarekin izan duen lotura, herritar parte hartzearen eta parte hartze demokraziaren ingurukoa. Orobat,  Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean master ofizialean azken 7 urteetan izandako inplikazioa ere aipatu daiteke, nazio identitateen ingurukoa. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko beste master ofizial batzuetan ere parte hartzen du: Gobernantza eta Politika Ikasketak, Globalizazioa eta Garapena, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza, eta Ikasketa Feministak eta Generokoak.

Ikerketa ildoak
  • Herritar parte hartzea. Parte hartze demokraziaren eta bere esperientzia ezberdinen inguruko hausnarketa orokorra.
  • Feminismoak eta demokrazia. Demokrazia ereduak aztertzen ditu, ikuspegi feministatik. Horretarako demokratizazio prozesuetan erabiltzen diren deliberazio eta parte hartze tresnen irakurketa feminista proposatzen du.
  • Gobernantza kolaboratiboa edo sare gobernantza. Hirian kokatutako parte hartzea: hiriko gizarte mugimenduei lotutako ekintza kolektiboak, eta Gobernantza kolaboratiboa edo sare gobernantza  politika publikoen lanketan.
  • Demokrazia eta nazio pluraltasuna: erabakitze eskubidea. Bere xedea, nazio pluraltasunezko inguruabarretan, demokraziak dituen erronkak aztertzea da, bai bere dimentsio teorikoan zein enpirikoan.
  • Herri mugimenduak eta instituzionaltasuna. Bere helburua herri mugimenduen zein sistema politiko eta instituzionaltasunaren logika politikoak identifikatu eta aztertzea da. Horrekin bi eremuak harremanetan jartzen dituzten esperientzia praktiko berritzaileak ikertu nahi dira.
  • Gizarte ongizatea eta politika sozialak. Gaur egungo politiken eta zerbitzu sozialen birplanteatzea eta hausnarketa, bai maila orokorrean zein Gizarte Langintzaren ikuspegitik.
  • Ekologismo politikoa. Bere helburu nagusia ekologismoaren eta beste gizarte mugimenduen kanpainak eta protestek demokratizazio prozesuetan izan duten eragina aztertzea da.
  • Nazioarteko erakundeen demokratizazioa. Nazioarteko erakundeen konplexutasunaren eta demokraziaren erronkak barnebiltzen ditu, baina baita ere benetan nazioanitza izango den nazioarteko komunitatea eratzeko aukeren azterketa. Horrekin hezkuntzaren arloko berrikuntza ere lantzen da, nazioarteko eremuko erabaki demokratikoen konplexutasunaren ulermenerako.