Eduki publikatzailea

Leioa-Erandio guneko Osasun Arloa lekuz aldatu da

Lehenengo argitaratze data: 2013/01/07

Leioa-Erandio guneko Prebentzio Zerbitzuaren Osasun Arloa lekuz aldatu da. Biblioteka eraikinaren beheko solairuan dago kokatuta, behin betiko kokapena izango dena.

Toki-aldaketa honekin osasun-zerbitzuak hobera egingo du, izan ere, osasun-azterketak egiteko eta mediku- nahiz erizaintzako kontsultak egiteko gela berezituak izango ditu. Irisgarritasuna ere hobetu egiten da, beheko solairuan egonik: horrek anbulantzietarako sarbidea ere erraztuko du. Guztira, 150 metro karratuko espazioa egokitu zaio Bizkaiko Campuseko osasun arloari.