equipos_proteccion

Babesteko ekipoak

Norbera Babesteko Ekipoa (NBE) esaten zaio langile batek bere segurtasuna edo osasuna arriskuan jar dezaketen arriskuez babesteko eraman edo eutsi behar duen ekipoari, edo xede bera duen beste edozein tresnari. (773/1997 ED, maiatzaren 30ekoa).

Hartara, NBEak langilearen babeserako osagaiak dira, edozein lan egiteko erabiltzen direnak eta oso hedatuak daudenak. Eraginkorrak izateko, ordea, ongi aukeratu, eta baldintza egokietan eduki behar dira.