Zer egin ustekabeko isurketarik gertatuz gero

Gomendio orokorrak

  • Produktuen segurtasun fitxa beti irakurri behar da, lehen aldiz erabili aurretik.
  • Fitxa laborategian egongo da eskuragai beti, eta gaztelaniaz.
  • Isuriak jasotzeko beharrezkoak diren adsorbatzaileak eduki beharko dira.
  • Laborategian lanean hasi baino lehen, adsorbatzaileak erabiltzen ikasi beharko da.
  • Ahalik eta enbase edo ontzi txikienak erabiliko dira.
  • Beharrezkoak ez diren ontzi aldaketak egitea saihestuko da.
  • Ezinbestekoak diren ontzi aldaketak tresna egokiekin eta kontu handiz egingo dira.
  • Laborategi barruko izakinak (stocka) ahalik eta gehien gutxituko dira.
  • Ontziak behar bezala itxi direla egiaztatuko da.

Produktu sukoien isurketak

  1. Inguruko su iturri guztiak kendu.
  2. Isurketak eragindako eremua hustu.
  3. Produktuaren segurtasun fitxa kontsultatu.
  4. Babes indibidualerako ekipoak erabili.
  5. Produktu mota horretarako berariazko xurgatzailea erabili (ROTISORE edo antzeko produkturen bat), fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera. INOIZ EZ DA ZERRAUTSIK ERABILI BEHAR.
  6. Isuritako likidoa adsorbatzeko erabili den materiala hondakin arriskutsu bezala tratatu behar da. Sartu ontzi batean eta jarri etiketa egokia.
  7. Prebentzio Zerbitzuari jakinarazi.

Produktu basikoen isurketak

  1. Isurketak eragindako eremua hustu.
  2. Produktuaren segurtasun fitxa kontsultatu.
  3. Babes indibidualerako ekipoak erabili.
  4. Erabili produktu mota horretarako xurgatzaile berezia (BASOSORB edo antzeko produkturen bat), fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera.
  5. Materiala neutralizatu eta jaso ondoren, ur askorekin eta xaboiarekin garbitu behar da ingurua.
  6. Isuritako likidoa adsorbatzeko erabili den materiala hondakin arriskutsu bezala tratatu behar da. Sartu ontzi batean eta jarri etiketa egokia.
  7. Prebentzio Zerbitzuari jakinarazi.

Produktu azidoen isurketak

  1. Isurketak eragindako eremua hustu.
  2. Produktuaren segurtasun fitxa kontsultatu.
  3. Babes indibidualerako ekipoak erabili.
  4. Azkar ibili, sortzen diren lurrunek jendea eta ekipamenduak kaltetu ditzakete-eta.
  5. Produktu mota horretarako berariazko xurgatzailea erabili (PYRACIDOSORB edo antzeko produkturen bat), fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera.
  6. Isuritako likidoa adsorbatzeko erabili den materiala hondakin arriskutsu bezala tratatu behar da. Sartu ontzi batean eta jarri etiketa egokia.
  7. Prebentzio Zerbitzuari jakinarazi.

Gas ihesak

Zer egin botila batean gas ihesik gertatuz gero. Arau orokorra

  1. Beti haizea (edo aire korrontea) bizkarrean dugula hurbildu botilara.
  2. Gasa piztu ez dela egiaztatu (piztuta badago, jarraian esaten dena egin).
  3. Ahal bada, txorrota itxi.
  4. Ihesa duen botila eremu ireki batera eraman, jendearengandik eta instalazioetatik urrun.
  5. Oxigenoa edo gas geldoa ez bada, suhiltzaileei deitu.
  6. Ingurunea seinaleztatu, dagokion arriskuaz ohartaraziz, inor sar ez dadin (pertsonak, ibilgailuak, su guneak, etab., kasuan kasukoa).
  7. Botila une oro kontrolatu, harik eta berau hustu arte.
  8. Hornitzaileari deitu.

Zer egin instalazio finko batean gas ihesik gertatuz gero. Arau orokorra

  1. Instalaziora konektatutako botilaren edo botilen txorrotak itxi.
  2. Instalazioaren edo laborategiaren arduradunari intzidentziaren berri eman,  jarraibideak jasotzeko.
  3. Larrialdietako neurriak hartzea komeni den ala ez aztertu: lekua hustea, suhiltzaileei deitzea, ingurunea isolatzea, etab.
  4. Konponketa lanei ekin baino lehen, gas geldo batekin instalazioa purgatu.
  5. Konponketa lana egin, beti ere instalazioa presiopean ez dagoela ziurtatu ondoren.
  6. Ihesa konponduta dagoela egiaztatu: ahal izanez gero,  erabili airea edo gas geldo bat.
  7. Instalazioa berriro martxan jarri, beharrezkoak diren aldez aurretiko purgatuak egin ondoren.

Zer egin azetileno botila batean berotze espontaneorik gertatuz gero

  1. Ez mugitu botila dagoen lekutik.
  2. Arriskurik gabe egitea posible bada, txorrota itxi.
  3. Larrialdiko egoera dela  kontuan izan.
  4. Prebentzio Zerbitzuari, suhiltzaileei eta hornitzaileari deitu.
  5. Langileak handik atera.
  6. Botilari ura bota, harik eta hoztu arte (urak lurruntzeari utzi arte).
  7. Botila hoztu dela eta ez dela berriz berotzen egiaztatu.
  8. Berriro berotzen bada, ura botatzen jarraitu. Hoztu dela egiaztatu.
  9. Botila hornitzaileari itzuli.

Segurtasun dutxak

  • Produktu kimikoak larruazal edo arropa gainera jausi edo berau zipriztindu dutenean.
  • Arroparen zati txiki batek su hartu duenenean.
  • Languneetatik hurbil egon beharko dira.
  • Ezin dute ondoan entxuferik eduki, ezta gailu elektrikorik ere.
  • Erraz ikusteko eta eskuratzeko modukoak izan beharko dira.
  • Dutxetara sartzea oztopatzen duten materialak eta gailuak handik kendu behar dira.

Begiak garbitzeko iturriak

  • Begietan jasotako zipriztinak azkar eta modu eraginkorrean garbitzeko aukera ematen dute, kontaminazioa kenduz.
  • Ura ez da zuzenean begi globora bota behar, sudurraren oinarrira baizik.
  • Presio baxuarekin erabili, minik ez egiteko eta materiala berriro begietan sar ez dadin.
  • Betazalak irekiarazi behar dira, betazalen osteko garbiketa ere segurtatzeko.
  • Begiak 15 minutuz garbitu behar dira, gutxienez.
  • Begiak gaza esteril batez estali.
  • Osasun zerbitzu batera jo.

Dutxen eta begiak garbitzeko iturrien mantentze lanak

  • Aldian-aldian ura badagoela egiaztatu.
  • Instalazioaren egoera orokorra egiaztatu.
  • Ur emaria egokia dela egiaztatu.
  • Dutxa traba dezaketen kare metaketak kendu.
  • Ur mozketa orokor guztien berri eman.

Suaren kontrako mantak

  • Egokiak dira sute txikietarako.
  • Arropak su hartu duenean erabili, dutxaren ordez.
  • Mantak erabiliz sutan dagoen pertsonak ez du mugitu beharrik eta gainera sugarrak handitzea saihesten da.
  • Sute txikiak direnean ez erabili itzalgailua, ekipoak suntsi ditzake.
  • Behar bezala seinaleztaturik egon behar da.
  • Oso tarte laburrean azkar ibili behar garenean erabiltzeko bereziki prestatuta daude.
  • Material sukoiekin lan egiten den inguruneetan jarri.

Prebentziozko eskuliburua laborategietako isuri eta ihesetarako