Lan egiteko arropa (laborategirako mantalak)

Zerbitzuaren aurkezpena

2010. urteaz geroztik, Prebentzio Zerbitzuak, Ikerketako Errektoreordetzarekin elkarlanean, laneko arropa (MANTALAK) ematen die kutsatzaile kimiko arriskutsuekin aritzen diren unibertsitateko kideei; hain zuzen, oso toxiko, toxiko, kantzerigeno eta mutageno sailkatuta dauden produktuak eta agente biologikoak erabiltzen dituzten pertsonei, indarrean dagoen araudiaren arabera: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, agente biologikoei buruzko 664/1997 ED, agente kantzerigenoei buruzko 665/1997 ED, arrisku kimikoari buruzko 374/2001 ED eta agente mutagenoei buruzko 349/2003 ED.

Bere jardunerako mantala beharrezkoa duela egiaztatzen duen zer langileri dagokio materiala eskuratzea:

  • Irakasleak eta ikertzaileak
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileak
  • Ikertzaileak

Zerbitzuaren urteroko egutegia

Mantal-zerbitzuaren egutegia: 2020/01/28an eguneratutako egutegia.

2020ko egutegia:

GIPUZKOA:
 
Urtarrila:  2,16 eta 30
 Otsaila:  13 eta 27
 Martxoa:  12 eta 26
 Apirila:  9 eta 23
 Maiatza: 7 eta 21
 Ekaina: 4 eta  18
 Uztaila: 2, 16 eta 30
 Abuztua: 13 eta 27
 Iraila: 10 eta  24
 Urria:  8 eta 22
 Azaroa: 5 eta 19
 Abendua: 3, 17 eta 31


BIZKAIA:
 


Urtarrila: 1, 15 eta 29
 Otsaila:12 eta 26
 Martxoa: 11 eta 25
 Apirila: 8 eta 22
 Maiatza: 6 eta 20
 Ekaina: 3 eta  17
 Uztaila: 1, 15 eta  29
 Abuztua: 12 eta 26
 Iraila:  9 eta 23
 Urria:  7 eta 21
 Azaroa: 4 eta 18
 Abendua: 2, 16 eta 30


ARABA:
 


Urtarrila: 3, 17 eta 31
Otsaila:  14 eta 28
Martxoa: 13 eta 27
Apirila: 10 eta 24
Maiatza: 8 eta 22
Ekaina: 5 eta 19
Uztaila:3, 17 eta 31
Abuztua: 14 eta 28
Iraila: 11 eta 25
Urria:  9 eta 23
Azaroa: 6 eta 20

Abendua: 4 eta 16

 

 

Lanerako arropa eskatzea (MANTALA)

  1. ALTA/BAJA LANEKO ARROPAREN (MANTALA) ERABILERAN inprimakia beteko da (I. inprimakia).
  2. Produktu kimiko oso toxiko, toxiko, kantzerigeno eta mutagenoek eragindako arriskua dagoenean, Produktu Kimikoen Fitxa beteko da (II. inprimakia).
  3. Arrisku Biologiko kasuan, babes-maila adieraziko da ALTA/BAJA inprimakian.
  4. Bilketa-puntuan mantalez arduratzen den Ikastegiak, Zerbitzuak edo Sailak izendatutako pertsonak I. inprimakia eta, hala dagokionean, II. inprimakia, bidaliko ditu e-mail bidez (mantalak@ehu.es).
  5. Prebentzio Zerbitzua arduratuko da alta kudeatzeaz mantalen zerbitzuan enpresa esleipendunarekin.
  6. Atzera botatzen denean eskaera, horren berri emango zaie Ikastegiak, Zerbitzuak edo Sailak izendatutako arduradunari (mantalez arduratzen den pertsona izanik).

Neurria aukeratzea

Prebentzio Zerbitzuak Unibertsitateko Campus guztietan dauzkan egoitzetan, Zerbitzuaren enpresa esleipendunak emandako erakusgaiak egongo dira: hainbat neurritako mantalak, alegia. Era horretan, soinean janzteko hobekien datorkien neurria aukeratu ahal izango dute erabiltzaileek.

Arabako Campusa

  • Arabako Campuseko Errektoreordetza (Gasteiz): Osasun Arloko lokalak

Bizkaiko Campusa

  • Plataforman biblioteka ondoan (Leioa): Osasun Arloko lokalak
  • Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa. Urkixo Zumarkalea z/g (B eraikina) (Bilbao): Ikastegian egoitza duen Prebentzio Teknikariaren bulegoa

Gipuzkoako Campusa

  • Barriola eraikina (Ikasgelategia), Elhuyar Plaza 1, Donostia: Osasun Arloko lokalak

Neurria aldatzeko urratsak

  1. Mezu elektronikoa bidali behar da mantalak@ehu.es helbidera, honako hauek adierazita: izen-abizenak, saila, ikastegia, erabiltzen ari den neurria eta eskatzen den neurri berria.
  2. Jakinarazita enpresari neurria aldatu behar dela, Prebentzio Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio interesatuari, tramitazioaren berri emateko.
  3. Mantal berriak jaso artean:
    • Aurreko mantalak erabili ahal izango dira, ahal bada behintzat. Zerbitzua eskaintzen duen enpresak ez ditu batuko mantal zaharrak berriak banatu arte.
    • Mantalak ezin badira erabili, enpresari itzuli beharko zaizkio, mantalak hartu eta biltzeko tokira eramanda.
    • Mantal berriak banatuta, enpresak hiru aste izango ditu mantal zaharrak batzeko. Enpresari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta ezin badira batu hiru mantalak, erantzukizuna langilearena izango da.

Mantalak hartu eta biltzeko tokia (tokia bera aldatzea, edota erabiltzaileren bat aldatzea)

  1. Mezu elektronikoa bidaliko da mantalak@ehu.es helbidera, zein aldaketa egin nahi den adierazita:
    • Erabiltzaileren bat aldatzea. Mezuan honako datu hauek eman beharko dira: erabiltzailearen izen-abizenak, mantala garbitu behar denean zein sail eta ikastegitan uzten den orain, eta zein sail eta ikastegitan utzi nahi den aurrerantzean.
    • Mantala hartu eta biltzeko tokia aldatzea. Mezuan honako datu hauek eman beharko dira: oraingo saila eta ikastegia, eta sail eta ikastegi berriak (aldatu nahi den tokia ez badago mantalak garbitzeko zerbitzuaren zerrendan, mantalak hartu eta biltzeko erabiliko den lokalaren kodea adierazi beharko da).
  2. Jakinarazita enpresari aldaketak, Prebentzio Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio interesatuari, tramitazioaren berri emateko.
  3. Aldaketak jakinarazi eta hurrengo hiru asteetan, astetik astera utziko dira garbitzeko emandako hiru mantalak (hasieran, aste bakoitzean bat). Enpresa mantalak hartu eta biltzeko tokia aldatzen joango da, mantalak garbitzeko hartu ahala, eta garbitutako mantala tokia berrian utziko du.
  4. Erabiltzaileak bi tokietako edozeinetan utzi ahal izango du mantala garbitzeko

Konponketak

Zerbitzuaren ardura daukan enpresako ordezkariari jakinaraziko zaio zuzenean zeintzuk diren egin beharreko konponketak.

Joste lanak (urratuak, krisketak, eroritako logotipoak eta abar)

Mantalak hartu eta biltzeko tokian utziko da konpondu beharreko arropa, baina beste arropetatik bereizita eta ohar batekin, zer konpondu behar den azalduta.

Baja eskatzea laneko arroparen erabileran (MANTALA)

  1. ALTA/BAJA LANEKO ARROPAREN (MANTALA) ERABILERAN inprimakia beteko da (I. inprimakia).
  2. Bilketa-puntuan mantalez arduratzen den Ikastegiak, Zerbitzuak edo Sailak izendatutako pertsonak I. inprimakia bidaliko du e-mail bidez (mantalak@ehu.es)
  3. Enpresari bajaren berri eman ondoren, posta elektroniko bidez, bajaren tramitazioaren berri emango die Prebentzio Zerbitzuak Ikastegiak, Zerbitzuak edo Sailak izendatutako pertsonari . Une horretatik aurrera, ohiko bilketa-lekuan utziko dira 3 batak, enpresak erretira ditzan.

Inprimakiak