ergonomia_estiramiento_global_activo

Luzaketa orokor aktiboa gorputz adierazpeneko ofizialentzat (modeloak)

Uruburu I., Rodriguez A., Apellaniz I.

Lan estatikoa

  • Uzkurdura ISOMETRIKO jarraituak eta luzeak.
    • Ez dago uzkurdurarik/erlaxaziorik.
    • Ez dago odol ponpaketarik.
    • Glukosa falta
    • O2 falta
    • Odol itzulera eskasa
  • Tarteka ATSEDENALDIAK egiteko beharra, muskuluak beren onera etorri ahal izateko.
  • Ariketa fisikoa egin ondoren muskuluak beren onera etortzeko behar den denbora ariketaren iraupenaren eta intentsitatearen eta ariketa egiten duenaren gaitasun fisikoaren arabera dago.
  • Oro har, muskuluek uzkurtuta eman duten denbora baino 12 aldiz gehiago behar dute beren onera etortzeko.

Gorputz adierazpeneko ofizialak (modeloak)

4 ordu egunean (batzuetan 5): hiru ordu-laurden luzaketak egiteko eta ordu-laurden leheneratzeko.

  • POSEAK: jarrera eutsiak, ikasleek posizio ezberdinetan jarritako giza irudia kopiatu ahal izateko.
    • Zirriborroak: pose oso laburrak
    • Kolore klaseak: koadro osoa amaitu behar dute.
  • JARRERAK: Behartuak eta nekagarriak.
    • Besoen luzapena, batzuetan buruaren gainetik ere bai.
    • Pose estatikoak, zutik, gorputzaren pisua beheko gorputz ataletan txandakatzeko aukera ematen ez dutenak.
    • Gainkarga lesioak eragin ditzaketen lan posizioak: alde anatomiko bat edo gehiago eroso ez egotea.
      • Posizio behartuak, hezur eta artikulazioak gehiegi luzatuta eta/edo gehiegi biratuta.
      • Gorputzaren posizio finkoak edo mugatuak.
      • Muskuluak edo tendoiak gainkargatzen dituzten jarrerak.
      • Artikulazioak asimetrikoki gainkargatzen dituzten jarrerak.
      • Muskuluak estatikoki kargatzen dituzten jarrerak.

EMAITZA: Bizkarreko arazo arinak, baina baita ezintasunak ere. ESTRES BIOMEKANIKOA.

Esku-hartzea

2005/2006 ikasturtean UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak osteopatia eta luzaketa orokor aktiboa erabiliz egindako esku-hartze medikoa, jarrera behartuetan aritzen diren langileei begira, bereziki arte eta gorputz adierazpeneko ofizialei.

Helburuak

Jarrera behartuen ondorioak desagerraraztea edo minimizatzea eta langile horien malgutasuna eta muskuluen tonua hobetzea.

Materiala eta metodoak

Langileei kontsultak eta osteopatiako tratamendua eskaini, jarrera orokor berriak erakutsi eta stretching orokor aktiboko prestakuntza ikastaroak eman zaizkie.

  • Arnasketa diafragmatikoa
  • Aldaka zabalik
    • Zutik hormaren kontra
    • Igela lurrean, besoak bereizita
    • Belauniko, erresistentzia beheko gorputz ataletan eginez
    • Igela lurrean, besoak elkartuta
  • Aldaka itxita
    • Eserita
    • "Dantzaria"
    • "Igela lurrean", besoak elkartuta
    • "Igela lurrean", besoak bereizita

Zergatik egin luzaketak?

  • Muskulu estatikoak: Tonikoak eta zuntz askokoak. Jarrera zuta ahalbidetzen dute. Ez dute inoiz atseden hartzen. Etengabe nekatuta daudenez, beti laburtzera jotzen dute. Muskulu estatikoen zurruntasunak artikulazioak hertsatzen ditu. Muskulu estatikoak luzatu egin behar dira beren luzera ezin hobera itzuli ahal izateko. MUSKULU KATEAK osatzen dituzte eta muskulu bakoitzak, edo muskulu multzo bakoitzak, berriz, sare bat. Muskulu bat, edo muskulu multzo bat, luzatu egiten bada, kateko beste punturen batek laburtu egin behar du nahitaez. Muskulu elastiko bat luzatzeko, 2 muturretatik luzatu behar da; gauza bera muskulu kate bati dagokionez ere. Luzaketa orokorrak (konpentsaziorik ez dakartenak) bakarrik dira benetan eraginkorrak. Biratzerakoan, albo batera makurtzerakoan, konpentsaziorik gerta ez dadin eta horiek artikulazioetan lesiorik eragin ez dezaten, ariketek simetrikoak izan behar dute. Ariketa asimetrikoak arriskutsuak izan daitezke, okerrarazi egiten baikaituzte, eta ez dira oso eraginkorrak, konpentsazioak eragiten baitituzte.
  • Muskulu dinamikoak: Ez dira oso tonikoak eta oso mugimendu zabalak egiteko aukera ematen dute. Ez dute mantentze edo balazta lanik egiten.

Eraginkortasunik ez orokortasunik gabe

Stretching orokor aktiboa

Jarrera horretan modu aktiboan mantentzen gara, muskuluak puntu espezifikoetan arinki uzkurtuz. Jarrera hau gure muskuluetako tentsioen isla da.

Tentsioak tentsioa desagerrarazten du: luzaketarekin, gorputzeko ehunak tenkatuta, nerbio sistemak erantzun erreflexu egokiak ematea lortzen dugu, muskuluetako tentsioak desagerrarazteko. Ehunak tenkatuta, gorputzak muskuluaren tentsioa antzematen du (inkontzientea eta oharkabekoa bihurtu da) eta, horrela, askatu edo erlaxatu egin dezake.

Sintomaren zergatia konpontzea: mina, deserosotasuna edo ezinegona desagerraraztea garrantzitsua da, baina ez da nahikoa; sintoma hori eragiten duen zergatia konpondu behar da.

Orokortasuna: gure organismoa osotasun bat da eta, beraz, zatiak (muskuluak) bereiz landu ordez, muskulu kateak aldi berean landu (luzatu) behar dira.

Simetria: gure eguneroko bizitzan gorputzaren zati bat bestea baino gehiago erabiltzen dugu eta, ondorioz, jarrera asimetrikoak hartzen ditugu. Asimetria horiek tratatzen ez badira, betikotu egiten dira eta, beraz, ezinbestekoa da gorputza askatze prozesu osoan zehar berriro orekatzea.

Emaitzak

  • Absentismoa murriztea.
  • Gure zerbitzuan osteopatiako eta errehabilitazioko kontsulta kopurua murriztea.
  • Langileak pozik geratzea (inkesta).

Inkesta

  • 15 ITEM, % 83k (10 modelok) 6 hilabeteren buruan erantzun zuten.
  • % 100ak aurretik mina zuen.
  • % 30ek ez zuten kirolik egiten.
  • % 70ek uste dute askoz ere elastikotasun handiagoa dutela orain eta gainerako % 30ak apur bat handiagoa dutela.
  • % 60k uste dute askoz ere egoera fisiko orokor hobea dutela eta % 30ek apur bat hobea dutela.
  • % 60k uste dute askoz ere lan egoera fisiko hobea dutela eta % 30ek apur bat hobea dutela.

Ondorioak

  • Stretching orokor aktiboa oso tresna erabilgarria da hezurretako eta muskuluetako mina saihesteko.
  • Poseetan maiz egin behar dira atsedenaldiak.
  • Beroketa bezain garrantzitsua da ondorengo luzaketa.

Bibliografia

  • Cuadernos de fisiología articular (I.A. Kapandji. Masson arg.)
  • Biomecánica clínica del aparato locomotor (Miralles Marrero. Masson arg.)
  • Las cadenas musculares (L. Busquets. Paidotribo arg.)
  • Stretching global activo (Philippe Souchard. Paidotribo arg.)