fichas_seguridad

Segurtasun datuen fitxak

Segurtasun-fitxak, segurtasun-datuen fitxak edo segurtasun-orriak deiturikoak, gai kimiko arriskutsuak saltzen dituzten enpresek doan banatu beharreko dokumentuak dira. Segurtasun-fitxa horietan gai kimiko arriskutsuen erabilera seguruari lotutako 16 atal zehazten dira.

Gai kimiko arriskutsuen erabiltzaileei komeni zaie lanean erabili ohi dituzten gai kimikoei dagozkien segurtasun-fitxen bilduma izatea.

Horretarako, hornitzailearengana joan daiteke zuzenean, edo ekoizleek erabiltzaileentzat Interneten jarri ohi dituzten datu-baseetan begiratu daiteke.

Segurtasun-datuen fitxak eskuratzeko helbide interesgarri ugari dauden arren, honako hau aukeratu dugu fitxa kopuru handia eskaintzen duelako:

Xurgatzaileen segurtasun datuen fitxak