Tabakoaren aurkako kanpaina

UPV/EHUn debekatuta dago erretzea. Erretzaileek ezin dute erre geure instalazioetan. Kaltegarria den ohitura hori utzi nahi dutenentzat, Prebentzio Zerbitzuaren Osasun Atalak kanpaina bat du martxan, sendagaien bidez erretzeari uzteko. Nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Prebentzio Zerbitzuarekin eta zure galdera guztiei erantzuten saiatuko gara.