UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzat telelanerako plan pilotuaren hastapena
Lehenengo argitaratze data: 2014/03/03
2014ko otsailaren 24an Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta sindikatuen arteko akordioa sinatu zen, UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei zuzendutako Telelaneko Plan Pilotua martxan jartzea xede.
Akordio hori betearazteko, Gerenteak hartutako akordioa argitaratzea eta ezartzea erabaki du, 2014ko otsailaren 28an emandako erabakiaren bidez.
Interesatuta dauden langileek Telelanerako Plan Pilotuan parte hartzeko baimen eskaria (I. eranskina) eta gainontzeko dokumentuak UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dituzte Pertsonaleko gerenteordeari zuzenduta .
Eskaerak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 3 eta 13 artean, biak barne, izango da.
Zalantzaren bat izanez gero, Langileen Ikasketa, Planifikazioa eta Prestakuntza Kabinetera jo dezakezue:
- Maite Taboada Prieto, Gestioaren Hobekuntzarako Teknikaria (maite.taboada@ehu.es)
- Iñigo Fernández Larrea, Gestioaren Hobekuntzarako Teknikaria (inigo.fernandez@ehu.es)