Eduki publikatzailea

Javascript, HTML 5 y CSS3

Helburua

 

Ikastaro hau HTML 5, CSS3 eta Javascript lengoaien sarrera gisako bat da. Ikasleek HTML5/CSS3/Javascript erabiltzeko oinarrizko gaitasunak lortuko dituzte bertan. Web Aplikazioen eta Windows Store Aplikazioen espezializazioan sartzeko abiapuntua da. HTML5/CSS3/Javascript lengoaien erabilera hartzen da ardatz, programazioaren logika inplementatzeko, aldagaiak definitzeko eta erabiltzeko, begiztak inplementatzeko, erabiltzaile interfazeak garatzeko, erabiltzailearen sarrera eskuratzeko eta baliozkotzeko, datuak gordetzeko eta ondo egituratutako aplikazioak sortzeko.
Arloa Informatika eta multimedia  
Ikastaroaren deskribapen orokorra Ikastaro teoriko eta praktikoa da, eta batez ere ordenagailu bidezko praktikak egingo dira.
Norentzat Komunikazioaren, irudiaren eta soinuaren espezialitateko AZPkoak
Unibertsitate antolatzailea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Irakaslea TRAINTIUM, S.L.
Ikastaroaren iraupena 20 ordu
Ikastaroaren eduki zehatza 1. modulua. Javascript:

• Aptanaren instalazioa – Sarrera
• Aptanaren instalazioa Eclipse-ren gainean
• Aptana proiektuak erabiltzea
• Aptana karaktereak kodetzea
• Web protokolorako sarrera
• Kodea sartzea
• Aldagaien adierazpena
• Aldagaien castinga
• Array kateen aldagaiak
• Type of aldagaien laburpena
• Operadoreak
• Kontrol egiturak
• Json objektuak, motak eta ondoretasuna
• Objektu nagusiak
• Gertaerak. Sarrera
• Gertaerak – Botoian klik egitea
• Gertaerak – Load
• Gertaerak - Aurredefinituak
• Gertaerak – Target
• Gertaerak – Input
• Gertaerak – Sagua
• DOM Sarrera
• DOM-Elementuak
• DOM-Atributuak
• Praktika egokiak

2. modulua. HTML 5:

• HTML5 - Sarrera
• Oinarrizko egitura
• Edukien etiketa berriak
• Inprimakiak: Eremu berriak
• Inprimakiak: Eremu berriak. Praktikak
• Inprimakiak. Atributu berriak
• Canvas
• Audioa / Bideoa
• Audioa / Bideoa. Praktikak
• Drag & drop
• Drag & drop. Praktikak
• Biltegiratze lokala
• Biltegiratze lokala. Storage saioa. Praktikak
• Biltegiratze lokala. Indexddb
• Biltegiratze lokala. Indexddb – Funtzioak
• Biltegiratze lokala. Indexddb – Zerrenda irekitzea
• Biltegiratze lokala. Indexddb – Eragiketak
• Offlineapps

3. modulua. Css3:
• CSS3 - Sarrera
• Hautatzaileen propietateak
• Hautatzaileen propietateak. Praktikak
• Botoi biribilduak. Praktikak
• Hainbat atzeko plano irudidun
• Gardentasuna duten koloreak
• Itzalak
• Eraldaketak
• Degradatuak
• Media Queries
Ziurtagiri mota Bertaratze ziurtagiria  
Ebaluazio sistema Ez