Eduki publikatzailea

Matlab

 

Helburua Helburu nagusia da ikasleek goi mailako konputazio teknikoko lengoaia gisa eta ingeniaritzako, matematikako, estatistikako eta beste hainbat arlotako askotariko aplikazioetarako inguru interaktibo gisa erabiltzea MATLAB.
Ikasleak Matlaben oinarrizko egiturarekin trebatuko dira, arreta berezia jarriz irudi grafikoei eta programazioari.
Arloa  Postu jakin batzuetako espezifikoak
Ikastaroaren deskribapen orokorra Ordenagailuko praktikak egingo dira.
Norentzat Irakasteko edo ikerketa esperimentalak egiteko software hau erabili behar duten laborategiko teknikari espezialistak, laborategiko ofizialak eta AZPko beste teknikari batzuk
Unibertsitate antolatzailea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Irakaslea Raquel Martínez Rodríguez. Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko irakaslea
Ikastaroaren iraupena 12 ordu
Ikastaroaren eduki zehatza

1. SARRERA
Matlaben lan ingurunea. Matlaben mahaigaina. Command Windows. Command History Browser. Matlaben Path. Debugger editorea. Matlaben Help. Laborategiko praktikak: 0,5 ordu.

2. MATRIZEAK ETA BEKTOREAK
Matrizeen eta bektoreen bidez datuak erabiltzea eta matrize eta bektoreekin eragiketak egitea. Oinarrizko matematika Matlabekin. Datu motak eta oinarrizko eragiketak. Operadore erlazionalak. Operadore logikoak. Laborategiko praktikak: 1 ordu.

3. DATUAK MATLABEKIN
Datu motak eta datuak egitura eta gelaxkatan multzokatzeko moduak. Operadore erlazionalak eta logikoak. Laborategiko praktikak: 2 ordu.

4. GRAFIKOAK ETA OBJEKTU GRAFIKOAK
2D funtzio grafikoak. Leiho grafikoen kontrola. 2Dko beste funtzio grafiko batzuk. Laborategiko praktikak: 2 ordu.

5. PROGRAMAZIOA
MATLABeko programazioaren oinarrizko kontzeptuak. Fitxategi motak. Funtzioak eta sententziak. Adarkatzeak eta begiztak. Aldagaien irakurketa interaktiboa. Fitxategiak*. Funtzioen erreferentzia. Datuen sarrera eta irteera. Fitxategien irakurketa eta idazketa. Sistema operatiboei deitzea eta kanpoko beste funtzio batzuk. Laborategiko praktikak: 6,5 ordu.
Ziurtagiri mota Bertaratze ziurtagiria
Ebaluazio sistema Ez