Eduki publikatzailea

Talde - lana: 5 disfuntzioak

Talde - lana: 5 disfuntzioak

Aurreko taupadan, talde-lana arrakasta lortzeko oso garrantzitsua dela ikusi genuen, eta hori azaltzeko John Woodenen piramidean oinarritu ginen. Taupada honetan, berriz, beste piramide bat aurkeztuko dizuegu: Patrick Lencioni aholkulari estatubatuarrak egindako disfuntzioen piramidea. Horren bidez, hasieran lantalde lehiakorra eta arrakastatsua dena talde guztiz disfuntzionala bilakatzea zerk eragin dezakeen azaltzen digu.

Disfuntzioen piramide horretan, lan-harreman egokiak sustatzen dituzten eragileak aurkezten dizkigu: konfiantza, elkarrizketa, konpromisoa, ardura eta batasun-sentimendua. Soilik eragozpenik gabeko ongizate egoera horren bitartez lor ditzake lantaldeak bere helburu eta emaitzak, azken batean, arrakasta.

Beraz, taldeko lan arrakastatsua lortzeko gakoa giza harreman egokiak direla ikasiko dugu.