Eduki publikatzailea

Lan taldea: arrakastaren oinarria

Irudia

Arrakastaren piramidea aurkezten dugu oraingo taupada honetan, John Wooden pasa den mendeko erdialdean asmatutakoa. Bere arrakastaren definizioarekin bat egiten dugu: "Gure trebetasunen mugen barruan, eta gai garen onena bihurtzeko, ahal genuen guztia egin genuela jakiteak sortzen duen gogobetetasunaren bitartez lortzen da benetako arrakasta". Norberaren gogobetetasunean oinarritzen da, hain zuzen, arrakasta… eta ezinbestean, talde-lanean baino ez da posible lortzea. Piramide honetan balio sakonak daude, UPV/EHUk dituenaren parekoak, gure lanaren giltzarri direnak.