Eduki publikatzailea

Ingurumen jardunbide egokiak UPV/EHUn

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ingurumen jardunbide egokiekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromiso irmoa hartu du. Unibertsitatea osatzen dugun pertsona guztioi dagokigu ardura hori geure gain hartzea.

Ingurumen Jardunbide Egokien Eskuliburu honetan azaltzen dira gure unibertsitate komunitateak jarraitu behar dituen estrategiak eta jokabideak baliabide eta energia kontsumo egokia bultzatzea xede. Barneratu behar dugu zenbait ekintza txikiren bidez baliabideak aurreztu eta planeta zaindu dezakegula.

Zirrenik askok ezagutuko dituzue kontsumo arduratsua sustatzeko honako 3 arau hauek: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Taupada honen bitartez, zalantzak argitu ditzakezue eta ohitura arduratsuak zein jasangarriak bultzatu zuen lan esparruan nahiz eguneroko bizitzan. Nahitaezkoa da jardunbide egoki hauek unibertsitate erkidegoa osatzen dugun pertsona guztien artean sustatzea.