Eduki publikatzailea

Urte amaiera: iritsi da ebaluaziorako unea

Urte amaiera:ebaluaziorako unea

Duela urte bat, 2012 honetarako erronka bat proposatu genuen. Urte honetan zehar garatu behar genuen xedea zehaztu aldera, SMART helburuetan oinarritutako GROW metodoa erabiltzen ikasi genuen. Urte amaieran, ebaluatzeko garaia heldu da. Zure emaitzak balora ditzakezu etengabeko zikloa segituz gero.

Felix Baumgartner pilotu austriarraren antzera, zeure jauzi estratosferikoa egin nahi baduzu, URANOko helburua zehaztu behar duzu; horixe, URANOkoa: eskUragarria, eRrealista, espezifikoA, Neurgarria eta denbOra zehatz baterako dena.

Urte berrian zehar lortu dezakezun erronka berria proposatuko dizugu. Xedea soilik lortuko duzu ondo planifikatuz, motibazio zein iraunkortasun handiz eta, batez ere, helmugarako bidea egiten duzun bitartean izugarri gozatuz.

Unibertsitate komunitateari datorren urterako zorionik zintzoena opa diogu