Eduki publikatzailea

Taupada: Aldaketaren kudeaketa

Aldaketaren kudeaketa

Taupadei berriro ere helduko diegu. Udazkeneko lehendabiziko taupada honetan, aldaketaren kudeaketari buruz mintzatuko gara. Aspaldi heldu nahi genien entzutetsu diren termino hauei: aldaketaren kudeaketa eta aldaketarekiko erresistentzia. Eta hara non, 2011-2012ko ikasturtearen hasieran honako esaldia nabarmendu zen: "aldaketa da Unibertsoan aldatzen ez den gauza bakarra".

Esaldia Helmuth Wilhem Alemaniko zientzilari batena da. Aldaketaren garrantziaz mendeak dira filosofoaek, idazleek eta zientzilariek ohartu zirela. Honen gaineko teoriarik garrantzitsuenak aipatuko ditugu taupada honetan.