Eduki publikatzailea

Infoirisgarritasuna. Jardunbide egokien dekalogoa

Jardunbide egokien dekalogoa

Irisgarritasuna aipatzean, espazio fisiko batera sartzea zailtzen edo eragozten duten mota guztietako arkitektura-oztopoak etortzen zaizkigu burura.

Ez gara ohartzen informazioaren, telekomunikazioen eta 2.0 webaren gizartean oztopo "birtual" asko sortzen ditugula, informatika arloan irisgarriak ez diren edukiak sortzen baititugu.

Oztopo horiek erraz ezaba daitezke ondoren proposatuko dugun dekalogo txiki bati jarraituz gero.

Kapsula honen bidez, gure unibertsitateak informatika arloko irisgarritasunarekin hartutako konpromisoaren berri eman nahi dugu, pertsona guztiek informaziora baldintza berberetan heltzeko aukera izan dezaten.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Oihana Aldekoa Multimedia Sistemen Teknikari Espezialistari (IKT Gerentziaordetza), gai honi buruzko edukiak eta azalpenak helarazi dizkigulako. Eta, gainera, taupada hau infoirisgarri izateaz arduratu da.