Eduki publikatzailea

Negoziazioa

Negoziazioa

Bizitzan zehar, negoziatzeko beharrean gaude askotan. Baina, gure negoziazio guztiak ez dira arrakastatsuak: irabazi besterik axola bazaigu, beste aldeak zer sentitzen duen ez dugu kontuan hartuko; aldiz, oso erraz amore ematen badugu, benetan nahi duguna ez dugu inoiz lortuko.

Taupada honetan, oinarrizko negoziazio motak aurkeztuko dizkizugu, eta horiekin batera negoziazio mota aukeratzeko irizpideak ere. Ohartuko zara negoziazioan zehar aldagai eta aukera desberdinak erabiltzeko garrantziaz. Horretaz gain, negoziazioa garatzeko faseak aurkeztuko dizkizugu hasieratik itxiera arte. Argi izan, negoziazioaren helburua AKORDIO batera heltzea da, non bi aldeen interesak eta premiak asetzen diren.