Eduki publikatzailea

Negoziazioa kuadrillan

Negoziazioa kuadrillan

Taupada honetan, ohiko egoera bat aditzera eman nahi dizuegu: lagun talde bat, asteburua aurrean………..eta kuadrillan hartu beharreko erabaki bat. Nor ez da inoiz egon antzeko egoera batean?

Egoera horri aurre egiteko, eta negoziazioan lagun guztiak garaile ateratzeko, "Harvardeko Negoziazio Ereduaren 7 Printzipioak" jarriko ditugu praktikan.

Ereduaren oinarrizko zutabeei esker, metodologia horrek gidatu egingo gaitu, kontuan hartu eta zaindu beharreko alderdietan barrena, negoziazio-prozesu batean AKORDIO ARRAKATSUA lortzeko: pertsonak, interesak, alternatibak, aukerak, komunikazioa, negoziatzeko irizpideak eta konpromisoa.

Jakin nahi al duzue nola negoziatu zuen kuadrillak?