Eduki publikatzailea

Administrazio-isiltasuna

Administrazio-isiltasuna

Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Javier de la Torre Zerbitzu Juridikoen lankideari, bera izan delako hein handi batean orain aurkezten dizuegun taupada honen ekilea eta aholkularia.

Ziur aski, noizbait entzun duzue administrazio-isiltasunari buruz hitz egitea.

EPEetan ikasi beharreko Administrazio Prozedurari buruzko Legearen gairik korapilatsuenetarikoa izateaz gain, herritarrok, administratuak izanik, administrazio-isiltasunaren efektuak jasan ditzakegu.

Administrazioak prozedura guztietan ebazpena eman eta jakinarazi behar du. Egin ezean, zer gertatzen da? Administrazio-isiltasuna gertatu dela diogu.

Taupada honen bidez, isiltasunaren kontzeptua, zentzua eta ondorio legalak azaltzen saiatuko gara, era erraza eta didaktiko baten bitartez.