Eduki publikatzailea

Oporren osteko sindromea

Oporren osteko sindromea

Opor osteko gaitza uda ondoren lanera bueltatuta sortzen zaigun ezinegona da. Astelehenetako sintomak berdintsuak dira. Ez du astebete baino gehiago irauten.

Oso garrantzitsua da bueltatzeko dugun JARRERA. Egoera berriaren alde positiboari erreparatu behar diogu: lankideekin berriro ere elkartzea, ohiko bizitza aktiboari ekitea... Batez ere, lanpetuta bagabiltza ere, gustukoak ditugun gauzak egiten jarrai dezagun, zoriontsu egiten gaituztenak, bakea ematen digutenak… lanpetuta bagabiltza ere.