Eduki publikatzailea

Martxoak 8: emakumeak ikus ditzagun!

Irudia

"Ikuspena arrakastaren %80a omen da", Woody Allenen esanetan. Hori horrela izanik, zein da emakumeen lanak, balioak eta egitekoak duen ikuspena gizartean eta historian? Bat al dator emakumeon ekarpena historian aitortu zaion tokiarekin?

Taupada honetan, Nobel Sariak hartuko ditugu erreferentziatzat. Sari hauen ehun urte luze hauetan, banatu diren 800 aitorpenetatik, 40 baino ez dira izan emakumeontzat. Zinez hau al da emakumeok bizitzako alor desberdinetan egindako ekarpenen isla? Hori horrela balitz ere, zer dela eta izan da horrela?

Taupada honen bidez, emakumeon lana ikustarazi eta goraipatu nahi dugu, hainbat alorretan, baina kasu honetan, bakegintzan izan duen adorearengatik. Taupada hau Nobel Saria merezi izan duten emakumeen omenez da, eta baita eguneroko emakume guztiontzat ere. Ikus ditzagun!