Urteko deialdia, 2026
II. AZPkoen Prestakuntza Arautegiak bere 6.4.1. puntuan jartzen du banakako laguntzak aurkezteko epea dagokion urteroko deialdian ezarriko dela, ebazpen bitartez. Beraz, 2026. urteari dagokion TEKAZELen prestakuntzarako banakako laguntzak emateko urteroko deialdia argitaratzen da. Eskariak aurkezteko epea irailaren 14tik 25era artekoa izango da, biak barne.
Erabakiari dokumentu bat gehitzen zaio, Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklatzerako Batzordeak banakako laguntzak emateko hartu dituen irizpide gehigarriak jasoz, deialdian bertan ere aplikatuko direnak. Beraz, garrantzitsua da beroriek ere kontutan izatea.
Kontuan hartu egoitza bidez egin beharko dela eskaria, link honetan: https://egoitza.ehu.eus/opencms/system/modules/sede/index?lang=eu
Eskaria egoitzatik nola egin jakiteko, bideo hau ikus dezakezu, lagungarria izango da: https://ehutb.ehu.eus/video/68beb2dbaf192365ed3981f6