Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Unibertsitate Orientaziorako Azoka Gasteizen

Unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Orientazio Zerbitzuak Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatzen ditu. Azoka horietan, unibertsitate aurreko ikasleek, gurasoek eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek 2020-2021 ikasturterako UPV/EHUk prestatu duen gradu eskaintzaz informazio zehatza jaso ahal dute. Izan ere, azoketan ikastegi guztietako irakasleek, Orientazio Zerbitzuko langileek, eta unibertsitateko beste atal batzuetako pertsonalak hautaketa akademikoaz eta unibertsitateko prozedura batzuez erantzun eta orientatzen dute, bai banan-banan, bai talde saioetan.

Guk, gure Psikologiako Graduaren inguruko informazio-saioak 10:30tan (gazteleraz) eta 12:30tan (euskaraz) egingo ditugu Farmazia Fakultatean.