Defendutako tesiak - 2022

PRACTICAS_EXTERNAS_INFO

Kanpoko praktikak kurrikularrak

Practicas_curriculares_Preguntas_Frecuentes

FAQ - Ohiko Galderak

1. Zer dira curriculumeko praktikak?

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoak, hain zuzen, 2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluak onartutako eta 2019ko abuztuaren 6eko EHAAn argitaratutako araudiaren arabera daude araututa.
Curriculumeko praktikak UPV/EHUren Psikologiako Graduko 4. mailako (12 ECTS) nahitaezko irakasgai bat da. Haien helburua da ikaslearen prestakuntza teorikoa osatzea, eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak finkatuz eta praktikan jarriz, psikologiaren jardun eremuetako bat sakonago ezagutzea, lanbidean behar bezala jarduteko beharrezkoak diren gaitasun praktikoak bereganatzea eta ikaslearen etorkizuneko laneratzea erraztea.

2. Norena da praktikak kudeatzeko ardura?

Kanpoko Praktiken dekanordeak eta Practicum Batzordeak arduratu behar dute kudeaketaz. Administrazio eta zerbitzuetako langileek ere laguntzen dute aipatutakoen kudeaketa egokia izan dadin.

3. Noiz egin ditzaket praktikak? Eta zenbat denboraz?

Curriculumeko praktikak otsailetik ekainera bitartean egiten dira (salbuespen gisa, irailetik urtarrilera bitartean), eta guztira 200 orduko egonaldia egiten da praktiken zentroan.

4. Zein dira curriculumeko praktikak egiteko bete beharreko baldintzak?

Irakasgaian matrikulatuta egon behar duzu, eta Psikologiako Graduko 150 kreditu gaindituta izan behar dituzu, gutxienez.

5. Nola esleitzen dira praktiketako plazak eta noiz?

  • Martxoan ematen da hirugarren mailako ikasleentzako praktikei buruzko hitzaldi informatibo bat. Ikasleei eskatzen zaie, hitzaldi horretan, praktikak egiteko aukeratu nahi duten eremuaren eta lurraldearen lehentasunei buruzko galdetegi bat bete dezaten.
  • Uztailean, ikasleek curriculumaren kanpoko praktiketan eta practicumerako sarreran matrikulatu behar dute (hasieran, egin nahi den modalitatea, plazak esleitu ondoren, alda baitaiteke).
  • Urrian argitaratzen da praktiketako plazen katalogoa, eta ikasleek GAURen eman behar dute izena, eta katalogoko 30 (praktiketako plazak edo zentroak) aukeratu lehentasun hurrenkeran jarriz.
  • Azaroan, plazak esleitzen dira ikasleen batez besteko notaren arabera.

6. Egin al ditzaket curriculumeko praktikak katalogoan agertzen ez den zentro batean?

Bai, izapide horri esleipen zuzena esaten zaio. Zentro berri batekiko hitzarmena baliozkotzat joko da, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

  • Zentroa gure katalogoan azken 2 ikasturteetan EGON EZ BADA.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko erakunde publiko bat EZ bada.
  • Instruktorea psikologoa edo ikastetxeen kasuan orientatzailea bada (salbuespenak egon daitezke, Practicum Batzordeak aztertu eta onartu beharrekoak).
  • Egin beharreko funtzioak Psikologiarekin lotuta badaude.

7. Zein da jarraitu beharreko prozedura baldin eta praktika zentro berri bat aurkitu badut (zuzeneko esleipena deritzona)?

  • Hitzarmen berri bat egiteko dokumentu honetan agertzen diren datuak bildu eta orri horretan aurkituko duzun formularioa bete.
  • Formularioa bete ondoren, inprimatu edo gorde ezazu sortzen den pdf dokumentua eskaeraren gordekin gisa.
  • Bidalitako datuak Kanpoko Praktiken dekanordeak erkatuko ditu. Dena ondo badago, UPV/EHUren eta aukeratu duzun zentroaren arteko hitzarmen berria egingo da eta zuzenean esleituko zaizu plaza, eta praktikak hasi arte ez duzu bestelako izapiderik egin beharko.

8. Ikerketa praktikak egin al ditzaket fakultatean?

Bai, praktika horiek autokudeaketa prozedura baten bidez egingo dira, ikasleek proposatuta (hau da, interesa duten ikasleak fakultateko irakasleekin jarriko dira harremanetan), eta onartuko egingo dira baldin eta UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen Arautegiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, irakaslea arduratuko da praktiketako plaza izapidetzeaz.

Horretarako, eskaera dokumentua bete eta bidali beharko da:

9. Zerbait egin behar dut praktikaldia hasi aurretik?

Bai, lehenik eta behin, GAURen praktiken atalean agertzen den II. eranskina inprimatu behar duzu, zure praktiketako plaza ziurtatzen duena. Gero, fakultateko tutorearen sinadura jaso, zeuk sinatu eta praktiken zentroan entregatu, zentro horretako instruktoreak ere sina dezan.

10. Nor da eta zer funtzio betetzen ditu nire tutoreak?

Praktiketako tutorea fakultateko irakasle bat da, plaza esleitu ondoren esleitzen zaizuna, eta zure praktiken garapena gainbegiratzeaz eta orientatzeaz arduratzen da:

  • lehen harremana egin behar du praktiken zentroarekin (ikasleek ez dute egin behar)
  • praktiken plana azaldu behar dizu
  • zure lanen jarraipena egin behar du, eta begiratu ea fakultatean jasotako prestakuntzarekiko egokitzapena egokia den
  • zure praktiken zentroan sor daitekeen edozein arazotan bitartekari lanak egin behar ditu

11. Nor da eta zer funtzio betetzen ditu nire instruktoreak?

Praktika zentroak praktikak zuzenean gainbegira ditzan esleitzen duen pertsona da, betiere zure hezkuntza akordioan adostutakoaren arabera.

12. Zer egin behar dut, praktiketan egon aurretik, bitartean edo ondoren, gorabeheraren bat badut?

Fakultateko zure tutoreari jakinarazi, eta hark baloratuko du zer egin behar den eta praktiken arduradunei jakinarazi behar zaien.

13. Nola ebaluatzen dira praktikak?

Bai zure tutoreak bai instruktoreak ebaluazio jarraitua egingo dute praktiketan egin duzun lanari buruz. Praktikaldia amaitzean, tutoreak kalifikazio bat jarriko du, honakoak kontuan hartuta:

  • Zentroko begiralearen ebaluazioa, dagokion txostenean jasoa eta tutorearengana iristen dena.
  • Praktikaldia amaitzean aurkezten duzun memoria.

Irakasgaiaren amaierako nota ezartzeko, praktiketako instruktorearen kalifikazioari % 70 emango zaio, eta barruko tutorearen kalifikazioari % 30.

14. Zer jarraibide bete behar ditu azken memoriak eta noiz entregatu behar dut?

Dokumentu honetan azaltzen da zelakoa izan behar den fakultateko tutoreari praktikak amaitu eta gehienez hilabetera entregatu beharreko azken memoria.
Era berean, praktiken zentrora zoazenean, asistentzia erregistroa bete beharko duzu. Gero, eranskin gisa aurkeztu beharko duzu praktiken memorian.

15. Noiz argitaratzen da praktiken nota?

Ekainaren hasieran irekitzen da praktiken akta, eta, praktiken ebaluazioak egin ahala, praktiken notak gehitzen dira; beraz, data horretatik aurrera ikusi ahalko duzu zure nota. Egun hori gradu-amaierako lana matrikulatu aurrekoa izango da beti.

16. Zerbait gehiago egin behar dut memoria entregatu ondoren?

Bai, praktikak amaitzean, ikasleen praktiken ebaluazioari buruzko inprimaki hau bete beharko duzu zure esperientziaren berri emateko. Zati hau oso garrantzitsua da guk zuen esperientzia nolakoa izan den jakin dezagun.

17. Non lor dezaket informazio gehiago edo beste zalantza batzuk argitu?

Informazio gehiago lor dezakezu Fakultateko praktiken webgunean, baita graduko gelan (eGela), eta kontuan hartu oso garrantzitsua dela posta korporatiboaren bidez bidaltzen ditugun mezuekin adi egotea (.......................@ikasle.ehu.eus).
Hala ere zalantzak izango bazenitu, jar zaitez gurekin harremanetan: