encuesta_grado_procedimiento_autopase

2023/24 ikasturtea. "Autopase" metodoaren bidez iritziak jasotzeko prozedura

"Autopase" metodoaren bitartez, irakasleak ikasleen iritziak jasotzen ditu bere irakasgaien irakaskuntza amaitu baino lehen eta Erregistroko baldintzak guztiak betetzen ditu.

Zer inkestatu behar den

Inkesta egiteko, irakaskuntza honako bi baldintza hauek bete behar dira: irakasgai honetan gutxienez 5 ikasle egotea matrikulatuta eta irakasleak 8 ordutik gorako irakaslana egitea taldean (ordu-kalkulu hau egiteko bai eskola-teorikoak bai eskola-praktikoak kontuan hartzen dira).

Inkestatu ez diren salbuespenak: Doktoregoa, Oinarrizko Gaien Trebakuntzarako ikastaroak eta GAUR-en "tutoretzapeko irakasgaiak" izenekoak, hau da, Gradu/Karrera-Amaierako Proiektuak, Praktika integratuak eta Egonaldiak eta UPV/EHUn atxikiturik ez dauden ikasgaiak (unibertsitateen arteko masterrak).

Irakasgai Birtualak eta Mistoak: online bidez biltzen da ikasleen iritzia.

 

Noiz jasotzen diren ikasleen iritziak

Irakasleek dakite hobekien noiz dauden klasera joan ohi diren ikasleak. Hori dela eta, irakasleak erabakiko du inkesta egiteko eguna, irakaskuntzaren amaierara hurbiltzen saiatuz, irakasgaien irakaskuntza amaitu baino bi aste lehenago, eta inoiz ez azterketa-garaian. Ebaluazio jarraitua egiten den kasuetan, iritzi-bilketa ere ez da egin beharko probaren egunean edo egunetan.

Hala ere, ikastegiak hala atalak, inkesta egiteko aldi bat ezartzen du.. Epealdi horretatik kanpo geratzen diren irakasleek iritzi-inkestaren koordinatzailearekin jarri behar dute harremanetan, ikasleei inkesta egiteko eta erregistroan eskatutako baldintzak betetzeko.

Urteko irakasgaiak irakasle bakoitzak emandako irakaskuntzaren arabera inkestatzen dira. Lehen lauhilekoan bakarrik ematen bada, hura amaitzean egingo da inkesta. Aitzitik, irakasleak ikasturte osoan zehar ematen badu, bigarren lauhilekoa amaitzean soilik egingo da inkesta.

Irakasgai Birtualak eta Mistoak: irakaskuntza amaitu baino bi aste lehenago ikasleek posta elektronikoa jasoko dute GAURen bidez inkesta egiteko.

 

Zein irakaskuntza-modalitatetan egin behar diet inkesta ikasleei

Araua da ikasleek behin bakarrik eman behar dutela iritzia irakasgai jakin bat ematen duen irakasle bati buruz; hau da, ikasle bakoitzak behin bakarrik eman behar du iritzia irakaskuntza-egoera bakoitzeko. Ez zaie ikasle berdinei inkesta egin behar irakaskuntza-egoera bereko irakaskuntza-modalitate guztietan.

 Prozesuan parte hartzen duten elementuak:

          Irakaslea: P1               Irakasgaia: A1          Taldea: 01, 02, 16, 31, 32, 46, 61,

 Irakaskuntza Modalitatea:   Magistrala (M)

                                             Gelako Praktikak (GA)

                                             Laborategiko Praktikak (GL)

                                             Ordenagailuko Praktikak (GO)

                                             Landa Praktikak (GCA)

                                             Praktika Klinikoa (GCL)

                                             Arte Tailerra (TA)

                                             Tailer Industriala (TI)

                                             Mintegia (S)

 Irakaskuntza-modalitatearen sekuentzia: 1, 2, 3, ……….

 

 Azpitaldeen adibideak:   P1__A1__01_¦__M

                                         P1__A1__01_¦__GA__1

                                         P1__A1__01_¦__GA__2

                                                                ¦

                                         P2__A2__16_¦__GO__1

                                         P2__A2__16_¦__GO__2

                                         P2__A2__16_¦___S___1

                           <Irakaskuntza egoera>¦ →→→→→→→→→→Txostena

                           <Azpitalde bakoitzaren kate osoa>

 

Irakaskuntza-egoerak sortzen du txosten bakoitza. Adibide horretan, klaseko 6 azpitalde egongo lirateke, baina soilik 2 irakaskuntza-egoera eta, beraz, P1A101 eta P2A216 kateei dagozkien 2 txosten.

Modalitate magistralean irakasten duten irakasleek nahikoa dute une horretan ikasle guztiei inkesta behin bakarrik egitea, gutun-azal bakarrean, irakaskuntza magistraleko taldeari dagokion datu-orria erabiliz.

Irakaskuntza-egoera baten irakaskuntza magistrala ematen ez duten irakasleek hautatu beharko dute irakaskuntza-egoera horren beste zein irakaskuntza-modalitatetan egiten dieten inkesta ikasleei, honako hauek lortzeko:
               1.- Ikasle guztiek parte har dezaten inkestan
               2.- Ikasle bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezan

Aurreko adibidean, P1 irakasleak  ikasle guztiei talde magistralean egingo die inkesta, eta P2 irakasleak ordenagailuko praktiken bi azpitaldeetan egin beharko du inkesta, ikasle guztiei inkesta egin ahal izateko. Horretarako, dagokion datu-orria erabiliko du azpitalde bakoitzean.

 

COVIDek eragindako banaketen salbuespenezko egoerak.

Inkesta egin behar den talde edo azpitaldeetako bat, bai  magistrala, bai praktiketakoa, pandemiaren ondorioz banantzen denean, galdetegiak bi unetan pasatu beharko dira, gehienetan elkarren segidako bi astetan, ikasle guztiei inkesta egin ahal izateko. Jarduteko modu zuzena  datu-orria lehenik pasatu den inkestaren gutun-azalean  sartzea da , eta BIGARREN ALDIAN ORRIRIK EZ SARTZEA. Kasu horretan, funtsezkoa izango da BI GUTUN-AZALETAN, eskuz idatzitakoan, taldeari dagokion atalean horren berri ematea. Adibidez:

  • Lehen banaketaren gutun-azalean: lehenik, "01GA1" inkesta egiteko hautatutako taldearen edo azpitaldearen izena, eta, bigarrenik, "LEHEN BANAKETA".
  • Bigarren banaketaren gutun-azalean: lehenik, "01GA1" inkesta egiteko hautatutako taldearen edo azpitaldearen izena, eta, bigarrenik, "BIGARREN BANAKETA".

 

Nor arduratzen den ikasleen iritziak jasotzeaz

Galdetegiak banatzeaz arduratuko direnak irakaslea eta taldeko ordezkaria (edo bestela taldeko beste ikasleren bat) izango dira. Prozedura misto horren helburua prozesuaren gardentasuna bermatzea da.

A.- Irakasle batek nahiago badu inkesta beste irakasle batek egitea ikasgelan, horrela egin dezake eta gutun-azala erregistratzean jakinarazi egin behar du.

B.- Bestalde, ikasle-talde batek irakasle bati buruzko iritzia eman nahi badu, eta irakaslea horretarako prest ez badago, ikasleen ordezkariak harremanetan jarri beharko du inkesta-koordinatzailearekin, irakaskuntza-egoera horri buruz iritzia jasotzen dela bermatzeko.

 

Nola jasotzen diren ikasleen iritziak ikasgelan

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, "Kutsatutako pertsona batek produktu komertzialak kutsatzeko probabilitatea txikia da" eta paper inprimatu baten bidez birusa hartzeko arriskua "oso txikia" da. Gomendioa da gel hidroalkoholikoa erabiltzea inkesta-prozesu osoan, irakasleek materiala ikastegiko idazkaritzan jaso aurretik, eta irakasleek zein ikasleek gutun-azala erregistratu ondoren.

 

Irakasleak inkesta egiteko behar duen datu-orria inprimatuko du GAUR-etik: “Ikasleek duten Iritziari buruzko Inkestak” > “Autopasea” > “Datu- Orriak inprimatzea”. Jarraian, Ikastegiko/Ataleko koordinatzaileak esandako lekutik materiala jasoko du (galdetegiak eta gutun-azala).

Hala ere, datuen orririk ez badaude eskuragarri, inkesta egingo da gutun azaleko datu guztiak bete ostean. Azpimarratu behar da inkesta egin behar dela 1. Zer inkestatu behar den ataleko bi baldintzak betez gero.

Ikasgelan sartu ondoren, ikasleei jarraibideak eman eta galdetegiak banatuko ditu -ikasleei galdetegi bana emango zaie, eta ez gehiago-. Bestalde, irakaslea saiatuko da ikasleek iritzia askatasun osoz eman dezaten eta gutun-azaleko datu GUZTI-GUZTIAK bete beharko ditu.

Ikasleek galdetegia bete ondoren, ikasgelako ordezkariren batek galdetegiak jaso eta datuen orriarekin batera gutun-azalean sartuko ditu. Behin galdetegiak jasota, irakaslearekin batera gutun-azalean sinatu eta Ikastegiko/Ataleko koordinatzaileak esandako lekura eramango dituzte erregistratzeko. Gogoratu erregistroa egin behar duten AZPek txartela bat eskatuko diotela ikasleari, gutun azaleko izena eta sinadura egiaztatzeko.

​​​​​

OSO GARRANTZITSUA: Nola erregistratu ikasleek betetako galdetegiak gordetzen dituzten gutun-azalak

Ikastegiko/Ataleko erregistro honen bidez bi helburu lortu nahi dira: batetik, gutun-azala ikasgelan ixten denetik Ebaluazio Zerbitzura heltzen den bitarteko kontrola eramatea, eta bestetik, gutun-azal guztietan ikasleek ikasgelan bete berri dituzten galdetegiak baino ez daudela ziurtatzea.

Ikastegiak/Atalak erregistroa non egingo den erabakiko du eta inkesta-koordinatzailearen bitartez irakasleei jakinaraziko die.

 

Hona hemen erregistroak bete behar dituen BALDINTZAK:

  1. Ikasleen iritziak bildu bezain pronto, betetako galdetegiak dituen gutun-azala entregatu eta erregistratu behar da.
  2. Irakasleak ikaslearekin batera entregatu behar ditu beti galdetegi beteak.
  3. SE/EZek bidaltzen duen erregistroko lauki guztiak bete behar ditu erregistratzaileak (Ikastegiko/Ataleko AZPko pertsona batek). Irakasleek edo ikasleek ez dituzte inondik inora erregistroko datuak beteko. Nahi izanez gero, gutun-azala erregistratu izanaren frogagiria eskatu ahal izango dio irakasleak erregistratzaileari.

 

ERREGISTRATU GABEKO GUTUN-AZALEETAN DAUDEN IRITZIEI BURUZKO TXOSTENIK EZ DA EGINGO

INKESTA EGIN DIREN IRAKASGAIAK EGON BEHAR DIRA GAURren GRABATUTA

 

 

COVIDek ERAGINDAKO PANDEMIAREKIN LOTUTAKO KASU BEREZIAK.

 

Aurrez aurrekoak osorik ez diren irakaskuntza-egoerak

​​​​​​Ikasturtearen hasieratik PRESENTZIALTASUN EZA aukeratu duten eta, beraz, Autopase-sistemaren bidez egin ezin diren irakaskuntza-egoerak ONLINE metodoaren bidez egingo dira.

Ikastegi bakoitzak, ikastegiko koordinatzailearen bidez, kasu horiek zein diren jakinaraziko dio Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuari, irakasgai birtualak edo erdipresentzialak balira bezala kudeatu ahal izateko.

 

Zer egin inkesta egiteko aurreikusitako egunetan baja emanez gero.

Inkesta AUTOPASE prozeduraren bidez egin ezin duten irakasleek, horretarako aurreikusitako egunetan bajan daudelako, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko diote beren sailari, inkesta beste irakasle batekin egiten saiatzeko (irakasgai bereko irakaskuntzako kidea edo irakaskuntza taldea izanez gero). Sailak ezin badu metodo horren bidez gauzatu, ikastetxeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, hark esku har dezan. Inkesta ikastetxeko inkestaren koordinatzailearen bidez egin daiteke edo bestela Ebaluazio Zerbitzuarekin harremanetan jarri, Online egiteko. Gogoan izan Online sistemak bi eragozpen dituela: alde batetik, matrikulatutako ikasle guztiek eman dezakete iritzia, eskolara joan diren ala ez kontuan hartu gabe eta beste alde batetik, aurrez aurreko inkestan baino iritzi-kopuru nabarmen txikiagoa jasotzen da.

 

 

Hiru ikasturteetan inkestatu gabeko irakaskuntza-egoerak.

Ebaluazio Zerbitzuak, lauhileko bakoitzaren hasieran, azken hiru ikasturteetan AUTOPASE prozeduraren bidez inkestarik egin gabe geratu diren irakaskuntza-egoeren azterketa egingo du eta ONLINE sistemaren bidez inkesta egin dakiekeen kasuak zehaztuko ditu. Horrela ikasleek beren irakasleen irakaskuntzari buruz iritzia emateko duten eskubidea bermatu nahi da, UPV/EHUren Estatutuetan jasoa, II. Tituluan: "Unibertsitate Erkidegoa", II. Kapitulua "ikasleez", 17. artikulua: "UPV/EHUko ikasleek, indarreko legerian eta estatutu hauetan aitortutako beste eskubide edo ahalmen bat alde batera utzi gabe, honako eskubide hauek izango dituzte: h) Irakasleen eta ikertzaileen irakaskuntza-ebaluazioan eta administrazio-zerbitzuen ebaluazioan parte hartzeko eskubidea, baita ebaluazio horiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere, ezarritako prozeduren eta indarrean dagoen legediaren arabera”

Irakasleei irakaskuntza-egoera horien berri emango zaie, prozedura horri buruzko inkesta egin aurretik.