encuesta_grado_faq

Irakasleen irakas-jardueraz graduko ikasleek duten iritziari buruzko inkestaren gainean maiz egiten diren galderak

Relojes de la UPV/EHU

Zer da inkesta-gai?

Gradu, Master eta Aitzina Planetako lehenengo eta bigarren zikloko irakaskuntza da inkesta-gai (jarraian aipatzen diren salbuespenak salbu). Inkesta egiteko, honako bi baldintza hauek bete behar dira: irakasgai honetan gutxienez 5 ikasle egotea matrikulatuta eta irakasleak 8 ordutik gorako irakaslana egitea taldean (ordu-kalkulu hau egiteko bai eskola-teorikoak bai eskola-praktikoak kontuan hartzen dira). Inkesta-gai ez diren salbuespenak: Oinarrizko Gaien Trebakuntzarako ikastaroak eta GAUR-en "tutoretzapeko irakasgaiak" izeneko batzuk, hau da, Karrera-Amaierako Proiektuak, Master -Amaierako Proiektuak, Praktika integratuak eta Egonaldiak.

2012/13 ikasturtetik aurrera, kanpoko praktiketan izandako asebetetzeari buruzko online inkesta bat egin ahal izango da, borondatezkoa. Inkesta hori bi behar hauei erantzuteko sortu da:

  • Praktiketan dauden ikasleek UPV/EHUko irakasleen tutoretza lanari buruz duten iritzia jasotzea.
  • Ikasketa plan berrietako titulazioen Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemarako ebidentziak biltzea.

Hiru galdetegiak egin dira praktiketan parte hartzen duten eragile desberdinei buruzko informazioa jasotzeko: irakasleak, ikasleak eta, azkenik, praktiketako zentroetako instruktoreak. Jasotako emaitzekin honako txosten hauek egiten dira:

  • Ikasleek beren irakasle tutoreen lanari buruz duten iritzia.
  • Practicumarekiko asebetetze maila; ikasleen, UPV/EHUko irakasle tutoreen eta instruktoreen iritziak kontuan hartuta.

Nola jasotzen da ikasleen iritzia EHUn?

Iritzia jasotzeko gehien erabiltzen den sistema autopase da. Ikasturte honetan hiru ikastetxek inkestatzaile bidez jasoko dituzte ikasleen iritziak: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Arte Ederren Fakultatea. EHUko gainerako ikastetxeetan, irakasleek jasotzen dute ikasleen iritzia, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak eratutako autopase prozedurari jarraituz.

Campus birtualeko irakasgaietan iritzia jasotzeko beti Online sistema erabiltzen da.

Zeintzuk dira ikasleen iritzia jaso behar duten irakasleen funtzioak?

Galdera honi erantzuteko, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak honako prozedura hau eratu du: "Autopase sistema erabiliz iritziak jasotzeko prozedura".

Zein irakaskuntza-modalitatetan egin behar diet inkesta ikasleei?

Araua da ikasleek behin bakarrik eman behar dutela iritzia irakasgai jakin bat ematen duen irakasle bati buruz; hau da, ikasle bakoitzak behin bakarrik eman behar du iritzia irakaskuntza-egoera bakoitzeko. Ez zaie ikasle berdinei inkesta egin behar irakaskuntza-egoera bereko irakaskuntza-modalitate guztietan.

 Prozesuan parte hartzen duten elementuak:

          Irakaslea: P1               Irakasgaia: A1          Taldea: 01, 02, 16, 31, 32, 46, 61,

 Irakaskuntza Modalitatea:   Magistrala (M)

                                             Gelako Praktikak (GA)

                                             Laborategiko Praktikak (GL)

                                             Ordenagailuko Praktikak (GO)

                                             Landa Praktikak (GCA)

                                             Praktika Klinikoa (GCL)

                                             Arte Tailerra (TA)

                                             Tailer Industriala (TI)

                                             Mintegia (S)

 Irakaskuntza-modalitatearen sekuentzia: 1, 2, 3, ……….

 

 Azpitaldeen adibideak:   P1__A1__01_¦__M

                                         P1__A1__01_¦__GA__1

                                         P1__A1__01_¦__GA__2

                                                                ¦ ​​​​​​​

                                         P2__A2__16_¦__GO__1

                                         P2__A2__16_¦__GO__2

                           <Irakaskuntza egoera>¦ →→→→→→→→→→Txostena

                           <Azpitalde bakoitzaren kate osoa>

 

Irakaskuntza-egoerak sortzen du txosten bakoitza. Adibide horretan, klaseko 6 azpitalde egongo lirateke, baina soilik 2 irakaskuntza-egoera eta, beraz, P1A101 eta P2A216 kateei dagozkien 2 txosten.

Modalitate magistralean irakasten duten irakasleek nahikoa dute une horretan ikasle guztiei inkesta behin bakarrik egitea, gutun-azal bakarrean, irakaskuntza magistraleko taldeari dagokion datu-orria erabiliz.

Irakaskuntza-egoera baten irakaskuntza magistrala ematen ez duten irakasleek hautatu beharko dute irakaskuntza-egoera horren beste zein irakaskuntza-modalitatetan egiten dieten inkesta ikasleei, honako hauek lortzeko:
               1.- Ikasle guztiek parte har dezaten inkestan
               2.- Ikasle bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezan

Aurreko adibidean, P1 irakasleak  ikasle guztiei talde magistralean egingo die inkesta, eta P2 irakasleak ordenagailuko praktiken bi azpitaldeetan egin beharko du inkesta, ikasle guztiei inkesta egin ahal izateko. Horretarako, dagokion datu-orria erabiliko du azpitalde bakoitzean.

Zer pauso eman behar ditu irakasle batek GAURen sartzeko eta ikasleen iritziekin egindako txostenak ikusteko?

Honako galdera honi erantzuteko, ikus Ikasleen Iritzia Jasotzeko Inkestaren Aplikaziko Berrituari buruzko eskuliburua. Eskuliburu honen helburua GAURen sartzeko eta ikasleen iritziarekin egindako txostenak eskuratzeko pausoak zein diren azaltzea da.

Zer gertatzen da irakasleren baten datuak GAURen behar bezala gordeta ez badaude?

06/07 ikasturtetik aurrera, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak GAURen oinarri institutzionalak ditu ardatz. Horrek esan nahi du gutxi txertatu bada EHUko lan-taldean), bere irakaskuntza-betekizuna GAURen ondo gordea ez badu, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak ezingo duela horren gaineko inolako txostenik egin. Horrela, nork bere sailari jakinarazi beharko dio GAURen datuak behar bezala gordetzeko.

Nork jakinarazten die irakasleei irakaskuntza-betekizuna GAURen ondo gordeta dutela?

Lehenengo eta bigarren lauhilekoko iritzia jasotzeko kanpainari ekin aurretik, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak mezu elektronikoa bidaltzen die EHUko irakasle guztiei, GAURen gordeta duten irakaskuntza-betekizuna azter dezaten. Irakasleren bat ohartzen bada datuak ez daudela ondo, bere sailari jakinarazi beharko dio, zuzen ditzaten.

Zer da Datuen Orria?

Irakaskuntza-egoeraren datu guztiak, duen orria da; hau da: irakasgaiaren kodigoa eta izena, ikasketa-planaren kodigoa eta izena, irakaslearen izen-abizenak, irakaslearen saila, eta abar. Datuen orria, galdetegiekin batera, gutun-azalean sartuko da.

Zer gertatzen da irakasleren batek galdetegi-eredurik ez badu?

Datuen orririk ez badaude eskuragarri, inkesta egingo da gutun azaleko datu guztiak bete ostean. Azpimarratu behar da inkesta egin behar dela: Zer inkestatu behar den ataleko bi baldintzak betez gero.

Ikastetxeetan ikasleen iritziak jasotzen direla bermatzeko finkatuta dauden erregistroak hizpide hartuta, nola egiten da erregistro hori?

  • Erregistratzaileak (ikastetxeak izendatutako AZPko pertsona bat), eta ez irakasleak, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzutik bidalitako erregistroan ageri diren laukitxo guztiak bete beharko ditu.
  • Ikasleen iritziak bildu eta berehala aurkeztu beharko dira betetako galdetegiak, gutun-azalean sartuta. Hala ez bada; hau da, gutun-azala aurkezten den eguna ez badator bat gutun-azalean zehaztutako egunarekin, erregistratzaileak irakasleari horren arrazoia galdetu beharko dio, eta gorabehera moduan hartu beharko du aintzat, idatziz.
  • Irakasleak gutun-azalean sinatu duen ikaslearekin batera aurkeztu beharko du gutun-azala, eta biek erakutsi beharko dute beren burua ezagutarazteko agiria edo txartela. Erregistratzaileak dagoeneko ezagutzen badu irakaslea, ez da beharrezkoa izango inolako dokumenturik aurkeztea. Nolanahi ere, erregistratzaileak irakaslearen eta ikaslearen izenak idatziko ditu.
  • Irakasleren bat ikaslerik gabe baldin badoa gutun-azala aurkeztera, erregistratzaileak jakinaraziko dio gutun-azal horrek ez dituela betetzen erregistroko baldintzak, eta, horrenbestez, ez dela aintzat hartuko txostena egitean. Irakasleak berak erabaki beharko du ikasgelara itzuli, eta ikaslea berarekin ekarri (gutun-azala behar bezala erregistratzeko) edo ez. Ikaslerik ekartzen ez badu, erregistratzaileak gutun-azala jasoko du, baina gorabeheren sailean txertatuko du.
  • Erregistroan irakasleren baten datuak agertu ezean, horren berri idatziko da, dokumentu horren amaieran zurian agertzen diren laukitxoetan.

Zer gertatzen da irakasleren batek bere txostenak galtzen baditu?

2006/07 ikasturtetik aurrera informeak formatu elektronikoan daude GAUReko hurrengo atalean: GAUR > inkestak > informeak.

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuko artxiboan, 2006/07 ikasturte baino lehenago egin diren txosten guztiak gordeta daude. Txosten horiek gutunez, telefono bidez (94 601 5103 - 5109 - 2282) edo posta elektronikoz (ebaluazio.zerb@ehu.es) eska daitezke.