Iritziak on-line jasotzeko prozedura

Posta-inkestek dituzten ezaugarri berberak dituzte ikasleei on line egiten zaizkien iritzi-inkestek; eta haietan bezala, erantzun gutxi lortzea da mugarik handiena. Aztergai diren pertsonek interesa dutela eta arazorik gabe kolaboratzen dutela aurresuposatzen da inkesta-mota horretan.

Metodologia

On line sistema duten Ikastegietako irakasleen irakaskuntza -egoera guztiak zerrendatuko ditu IEZk. Prest dagoenean, posta elektronikoz jakinaraziko zaie irakasleei, bere irakaskuntza-egoeraren berri izan dezaten GAUR atalean.

Irakasleek beren irakaskuntza-egoerak kontsultatu ahal izango dituzte eta, soilik akatsik egonez gero proposa ditzakete aldaketak.

Iritziak nola jasoko diren:

  • On line sistema aukeratu duten ikastegiak .
    • Irakasleak ikasle talde osoari ematen badizkio eskolak, IEZk mezu elektronikoa bidaliko die talde horretan matrikulatutako ikasleei, iritzia on line eman dezaketela jakinarazteko.
    • Irakaskuntza-egoeren zerrenda behin betikoa denean, IEZk zenbait gako sortuko ditu ikasleek beren iritzia eman dezaten. Talde bakoitzean matrikulatutako ikasleak hainbat gako sortuko dira eta ikasgai bakoitzaren eskola-orduan banatuko dira; hala, eskolara joan ohi direnek baino ez dute gakoa izango. Gako bakoitzak irakaskuntza-egoera identifikatzen du baina ez, ordea, iritzia emango duen ikaslea, ausaz banatzen baitira. Gainera, behin bakarrik eman daiteke iritzia gako bakoitzarekin. Ikasleek iritzia emateko epe bat dute: gakoak banatzen diren egunetik data jakin bat arte (oro har, azterketak hasi arte).
  • Irakasgai birtualak.
    • IEZk mezu elektronikoa bidaliko die talde bakoitzean matrikulatutako ikasleei, iritzia on line eman dezaketela jakinarazteko.

Abantaila hauek ditu on line sistemak:

  • Merkea da.
  • Ordenagailu bat izanez gero, edozein unetan eta edozein lekutatik eman dezake iritzia ikasleak.
  • Askatasun osoz ematen du iritzia ikasleak eta, aldi berean, anonimotasuna bermatzen da.
  • Erantzunak landu eta berrikusteko astia daukate ikasleek.
  • "Autopase" izeneko sistemak eta inkestatzaileen bidezkoak ez bezala, iritzia on line emateak ez dakar eskola etetea, inkesta ez baita ikasgelan egiten.
  • Komunikazio-teknologia berriek landa-lana errazten dute, eta galdetegia erantzuten dutenengan motibazio-maila haztea lortzen dute.