Irakaskuntza egiaztapenaren ondorioak

Talde-argazkia

DOCENTIAZ programaren eragina bi mailatan nabarmentzen da:

  • a) Irakasleei eragiten dizkien ondorioak:
    • Docentiaz Programaren bitartez, irakaslearen aktibitatearen ebaluaketan lortutako emaitza, ebaluaketaren irizpidetako bat da "Irakasle" atalean gehigarrizko ordainsari osagarri Autonomikoetan.
    • Kalifikazio bikaina duten irakasleak Errektorearen aitorpena jasoko dute.
    • Aldeko ebaluaketa, meritu bat da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarentzat (UNIBASQ), baita ere Irakasleak ziurtatzen dituen Kalitatearen Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalarentzat (ANECA).
    • Aldeko ebaluazioa baldintzetako bat da oinarrizko irakaskuntza eta ikerketari dagozkion jardueren tartea lortzeko, UPV/EHUren Jardun Akademikoaren Planean.

    • Aldeko ebaluaketa, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuetan HBT Aditua ereduan; "Hezkuntza Berrikuntzarako Talde Adituak" eta HBT ereduan; "Hezkuntza Berrikuntzarako Taldeak" parte hartzeko baldintza bat da.

    • Aldeko ebaluaketa, meritu bat da UIPRE (Unibertsitateko Irakasleen Irakas-Prestakuntza) irakaskuntza ikastaroetara hautatzeko.
    • Kontrako emaitza lortzen duen irakasleak, irakaskuntza hobetzeko gonbidapena jasoko du, irakaskuntza jardueraren ebaluazio arloan eskumena duen erretoreordetzaren menpe dagoen Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak, (HELAZ), Prestakuntza Planetan dauzkan tailerretan eta programetan parte hartzeko. Halaber, banakako aholkularitza edo formakuntza eskatu ahal izango dio aipatutako zerbitzuari.
    • Docentiaz programaren bitartez irakaslanaren akreditazioa izango da "Irakasleen merituen" ebaluaketan irizpide nagusia (Bosturtekoak).
  • b) Unibertsitate Erakundeari  eragiten dioten ondorioak:
    • Docentiaz Programan  parte hartzea portzentajea 2019–2022ko Unibertsitate Planaren  adierazleetako bat da.
    • Docentiaz programa erakundearen indargunetzat hartzen da, 2018/2021 Aldirako Plan Estrategikoaren IV Ardatzaren objektiboetako bat garatzeko,  IV. ARDATZA. PERTSONAK " Irakaskuntzako, ikerketako eta kudeaketako karrera akademikoko eredu arautu baten garapena bultzatzea, mailen araberako mugarriak ezarrita", hain zuzen ere.
    • Docentiaz Programan parte hartzearen portzentajea  EHUndu programaren adierazleetako bat da, EHUndu izanik ikastegiak, baliabide osagarriak lortzeko, irakaskuntza jardueraren ebaluazio arloan eskumena duen erretoreordetzarekin sinatutako konpromiso agiri bat,
    • Docentiaz Programan parte hartzearen portzentajea titulazioak jarraitzeko adierazleetako bat da, Kalitatearen barruko Berme-sistemaz baliaturik beharrezkoak diren antolakuntza eta kudeaketaren aldaketak sartu ahal izateko