Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hilabeteko ekipoa: CPMS QQQ: Espectrometría de masas con plasma de acoplamiento inductivo con analizador de triple cuadrupolo.

Masa Espektrometria induktiboki akoplatutako plasmarekin eta kuadrupolo hirukoitzeko analizadorearekin.

Deskribapena

Irudia

Masa espektrometria induktiboki akoplatutako plasmarekin (ICPMS), taula periodikoan dauden elementu gehienak determinatzeko gai da, iterferentziek sortutako limitazio gutxi batzu egon badaude ere.

Kuadrupolo hirukoitzeko analizadorea daukan ICPMS berri honek, jarraian kokatutako masen konfigurazio esklusiboa dauka, erreakzio kimikoa kontrolatzeko, eta honekin batera sortu daitezkeen interferentziak.

Analizatzaile honen diseinuan, MS/MS datuak lortzeko aukera ematen duten kolizio/erreakzio zelda bat eta kuadrupolo bat sartu dira. Sistemak, lau kanaleko gas kontrolatzaile bat erabiltzen du, metodoei malgutasun handiagoa emateko eta interferentzien kontrol zehatzago eta koherenteago bat emateko. Lagina, modu estandarrean sartu daiteke, disolbatutako solidoen kantitatea altua denean, laginen neurketa zuzena bermatzen duen UHMI sistema duelarik, aurretik separazio kromatografikoa (HPLC, espeziazioa) erabiliz, eta honetaz gain, lagin solidoak zuzenean sartzea posible da, ablazio laser (LA) sistema bati esker. 

Aplikazioak

ICPMS QQQ sistema berriak, konfigurazio ezberdinak eskeintzen ditu, errutinan, zein ikerkuntza aurreratuan  lan egitea bermatzen du. Horregatik, ekipo honen aplikazioak analisi eremu ezberdinatara zabaldu dira, hala nola, superposizio isobariko zuzenen separazioa, eta traza analisi azkarrak, nano eskalako materileetan. Ondorengo aplikazioak nabarmendu daitezke:

  • Proteina eta péptido ezezagunen kuantifikazio zehatza, MS/MS modua erabilita  sufrea eta fosforoa heteroelementoak neurtzeko.
  • Lur arraroekin kutsagarritasun maila baxuaoak dituzten lehengaien zertifikazioa.
  • Zehaztasun handiagoa, arsenikoa eta selenioa maila baxutan neurtzeko elikagaien laginetan.
  • Nanopartikulen neurketa eta karakterizazioa, sistema biologikoetan, elikagaietan eta ingurugiroan.
  • Sufre neurketa zehatza eta sufre erlazio isotopikoak MS/MS bidez.
  • Superposizio isobarikoen erresoluzioa.
  • Etab.

 

Kokapena

  • Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Lucio Lascaray Eraikina (CIEA)
  • Miguel Unamuno Hiribidea, 3 01006 Gasteiz (Araba)

Kontaktua

Zerbitzuaren arduradun zientifiko-teknikoa

Ramón Barrio Dk.

  • Unibersitateko katedraduna, Kimika analitikoaren saila.Famaziako fakultatea.
  • Telefonoa.: 94 501 3055
  • E-mail: r.barrio@ehu.es

Zerbitzuaren teknikariak: