Ikerketarako zerbitzu orokorren prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko arauak

SGIker Ikasleen Arretarako Zerbitzua

SGIkerren kurtsoei burzko informazioa SGIkerrren web gunean erabilgarri moduan dago: https://www.ehu.eus/eu/web/sgiker/home. Hala ere, SGIkerren teknikariak plaza, ordutegi, eduki eta irakasleei buruzko informazioarekin lotutako galderei, kontsultei edo eskaerei erantzungo die posta elektronikoaren bidez: calidad-sgiker@ehu.eus.

 

Formazio-eskaintza
Eskainitako ikastaroen katalogoko edukia, aldian-aldian egindako eguneratzeak, izen-emateak eta bestelako informazio interesgarri guztia eskuragarri dago honako web-orri honetan:  https://www.ehu.eus/eu/web/sgiker/prestakuntza/prestakuntza-eskaintza. Orrialde horretan, zuzen-zuzenean eman ahal izango da izena; eta bertan egin ahal izango da, halaber, ikastaroekin lotutako zeinahi kontsulta.

 

Neurrira egindako ikastaroen diseinua edo horiek in company gauzatzea

Prestakuntza-ikastaro bakoitzaz arduratzen diren zerbitzuko teknikariek edo langileek aholkularitza emango diete eskaini ohi ez diren prestakuntza-ekintzen diseinua interesatzen zaien pertsonei. Bestalde, ikertzaile edo profesional talde jakin bati ikastaro bat emateko aukeren berri ere emango diete.
Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek, beraz, hainbat proposamen eta eskaintza ekonomiko egingo dituzte, ikastaroaren izaeraren eta eskatutako edukien arabera.

 

IZENA EMATEA ETA PARTE-HARTZEA

Izen-emateak

www.ehu.es/SGIker/es/cursos/solicitud/alta/ web-orriaren bitartez eman ahal izango da izena ikastaroetarako. Bertan, izena emateko orria bete beharko da (datu pertsonalak idatzita), eta zer modutan ordaindu nahi den zehaztu beharko da.

Izena eman ondoren, mezu elektronikoa jasoko da izena egoki eman dela baieztatzeko. Gero, ikastaroaren arduraduna parte-hartzailearekin harremanetan jarriko da, plaza-erreserba egin zaiola egiaztatzeko.

Onarpena izen-ematearen ordenean egingo da, eskatutako parte-hartzeko baldintzak betetzen badira. Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago badira, itxarote-zerrenda bat sortuko da eta zerrenda honetan sartutako pertsonei horrela jakinaraziko zaie.

 

Baldintzak eta dokumentuak

Parte-hartzaileek behar bezala bete beharko dituzte aukeratutako ikastaroan parte hartzeko eskatzen dituzten baldintza akademiko eta profesionalak; betiere, proposatutako programaren gaitegiarekin eta helburuekin bat eginda.
Horrenbestez, Ikerketarako Zerbitzu Orokorretako langileek dokumentu egiaztagarriak eskatu ahal izango dituzte, eta era horretan, parte hartu ahal izateko ikastaroaren fitxan finkatu eta bildutako baldintzak betetzen direla egiaztatuko dute.

 

Ordaintzeko moduak

Izena ematean, ordaintzeko dauden lau moduetako bat aukeratzeko eskatzen zaio parte-hartzaileari. Bi modu, hain zuzen, UPV/EHUko pertsonalentzat dira; beste biak, berriz, UPV/EHUtik kanpoko bezeroentzat.

 

UPV/EHUarekin lotutako pertsonala

  1. Organikaren arteko kredituaren banaketaz ordaintzea: ikastaroa proiektu baten edo Sail baten organikaren kontu abonatzen denean.
  2. Banku bidezko transferentziarekin ordaintzea: pertsona UPV/EHUkoa izanagatik, bera pertsonalki arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz.

 

Kanpoko bezeroak

 

  1. Partikular baten kontu: bezeroa pertsonalki arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz.
  2. Enpresa baten kontu: bezeroa enpresa edo erakunderen bateko langilea denean, eta beraz, enpresa edo erakunde hori arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz.Matrikula eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa izango da ikastaroa ordaintzea behar bezala egitea.

 

Kurtsoa ordainketa

Hasi aurretik ikastaroa ordaindu beharko da. Inskripzioa formalizatzeko, aiputariko kontuan matrikularen diru-sartzea egitea eta dagokion frogagiriaren kopia calidad-sgiker@ehu.eus helbidera bidaltzea beharrezkoa da. Hala egin ezean, Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek eurentzat gordeko dute plaza-erreserba ezeztatzeko eskubidea; betiere, interesdunari aldez aurretik jakinarazita.

Banku bidezko transferentzia (ez organikaen arteko transferentzia) UPV/EHUko Ikerketako Errektoreordetzaren kontu-zenbakian egin beharko da. Horretarako, parte-hartzailearen izena eta abizenak eta zein ikastarotan matrikulatu den adierazi beharko da erreferentzian.

 

  • Entitatea: Kutxabank
  • Kontu-zenbakia: 2095 0292 90 9101266146
  • IBAN ES33 2095 0292 90 9101266146

 

Ikastaro bakoitzean ordaindu beharreko tarifak ikastaroen fitxan ikus daitezke. Hiru tarifa mota bereizten dira: bat, UPV/EHUko personalentzat; eta beste biak, UPV/EHUtik kanpoko pertsonalentzat; alegia, Ikerketarako Erakunde Publikoetatik datozenentzat, partikularrentzat edo enpresa zein entitate pribatuetako langileentzat.

 

Izen-ematea aldatzea

SGIker Ikasleek aldaketak egin ditzakete izena emateko adierazitako datu pertsonaletan; eta, bide beretik, aukeratutako ordaintzeko modua ere alda dezakete. Aldaketa horiek guztiak calidad-sgiker@ehu.eus posta elektroniko helbidearen bidez egin beharko dira.

 

Matrikularen zenbatekoa itzultzea

Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek matrikularen zenbatekoa itzuliko diete parte-hartzaileei, baldin eta parte-hartzaileen profilean eskatutako baldintzak betetzen ez badira edo ezinbesteko arrazoiek bultzatutako baja gertatzen bada. Honako irizpide hauen arabera itzuliko da:

 

  1. Ezeztatzeko edo baja emateko eskaera ikastaroa hasi baino gutxienez 7 egun natural aurretik egiten bada, zenbatekoaren %100 itzuliko da.
  2. Matrikula itzultzeko edo baja emateko eskaera ikastaroa hasi baino gutxienez 7 egun natural aurretik egiten ez den kasuetan, Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek eurentzat gordeko dute eskaerak onartzeko edo ez onartzeko eskubidea. Azkenik, 7 egun natural horietan egiten badira ezeztatzeak, zenbatekoaren %30 atxikitzeko eskubidea izango da.
  3. Nolanahi ere, baja ez bada jakinarazten modu frogagarrian ikastaroa hasi aurretik, ez dira itzuliko matrikula-tasak.

 

Parte-hartze egiaztagiriak

Prestakuntza-ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek Parte-hartze Egiaztagiria eskuratzeko eskubidea dute eta, betiere, baldin eta SGIker ikasleak ikastaroaren iraupenaren %80an, gutxienez, parte hartu badu.

Egiaztagiri hori www.ehu.es/SGIker/es/cursos/solicitud/ web-orriaren bitartez deskargatu ahal izango da. Horretarako, izena emateko prozesuan esleitutako identifikazio-zenbakia adierazi beharko da.

 

KONFIDELTZIALTASUNA ETA SEGURTASUNA

 

Ikerketa Zerbitzu Orokorren laborategiak zein ekipamendua eskuragarri izan nahi duten pertsonek, segurtasun eta konfidentzialtasun konpromesu bat mantendu behar du, bai pertsonen eta azpiegituren inguruan, bai Zerbitzuetan eskura izan dezaketen datu eta informazioaren inguruan. Kasu honetan, bere adostasuna erakutsi beharko du konpromesu honekin, arau horiek onartuz Kurtsoaren eskaera egiterako orduan edota Zerbitzuko teknikariak eskuragarri izango duen konfideltzialtasun konpromezu orri bat sinatuz.

 

Europako Parlamentuko datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen babesari eta, pertsona interesatu bezala datu hauen zirkulazio libreari buruzko apirilaren 27ko, EBa 2016/679 Araudiko 13 artikuluan jasotakoarekin bat, forma aske eta aurretik informatuta egonik, interneteko ondorengo helbidean jasotako karaktere pertsonaleko datuen tratamendua onartzen dut.

https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/babestu