Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hileko ekipoa: Kromatografo Ionikoa

Thermo Fisher Scientific enpresaren Dionex ICS-5000+ Kromatografo Ionikoa

Atal honi hasiera emango diogu, Fitotroi eta Negutegi Zerbitzuan detektore bikoitza, konduktibitatezkoa eta anperometrikoa, dituen Thermo Fisher Scientific enpresaren kromatografo ioniko berriarekin.

 

Irudia

Zeintzuk dira bere berezitasunak?

Irudia

Ekipo hau, natura ezberdineko laginetan, anioi zein katioi (konduktibitate bidez) organiko eta inorganikoen eta karbohidratoen eta hauen deribatuak diren fosforilatuak, karboxilatuak, aminatuak, etab. (HPAE-PAD pultsu anperiometrikoen bidezko detekzioa) analisiak egiteko erabiltzen dira .

Sistema kromatográfiko honetan erabiliako partikula txikiko zutabeek, presio altutan lan egiten dute, pikoen efizientzia hobetuz eta erresoluzio hobeagoak lortuz, analisi denbora laburragoetan.Sentikortasun altua dauka, µg/L-ko nibelak kuantifikatu ditzakeelarik, eta presio altuko bonbari esker gradientezko eta baldintza isokratikoetan lan egin dezake, honek mota ezberdin askotako laginekin lan egiteko moldakortasuna ematen diotelarik.

Injekzioari dagokionez, ekipoak, eluzioak egiteko aukera ematen du, laginen prestakuntza azkarragoa, moldakorragoa eta errore gabekoak bermatzen ditu eta automuestreadore bat aukera automatikoekin laginen diluzioak eta injekzioak egiteko.

Zeintzu aplikazio ditu?

Irudia

Orain ekipoa, nekazaritzatik (INRA) datozen ur laginen anioi inorganikoen analisiak aurrera ateratzeko eta europear legedia betetzeko laginen karakterizazioa egiteko prestatuta dago. Honetaz gain, interés agronomikoko laginen espezie ionikoen determinazioa egiteko, zukuen karakterizazio organoleptikoak egiteko,eta azukre nutrizionalen kuantifikazioan, kutsatutako soruen analisiak egietko, ogiaren kalitatea adierazten duten markatzaileak detektatzeko, espezie ionikoen analisia egiteko fluido fisiologikoetan, tampoi biokimikoen karakterizazioan, hormetan dauden onddo patogenoen karbohidratoen karakterizazioa egiteko, etab. erabiltzen da baita.

Beste aplikazio batzu esate baterako, alimentuetan izaten diren fraudeak ekiditeko (laktosa esnean) espezie ionikoen determinazioa dira, eta gaixotasunen prebentzio modura: pirofosfatoen analisia okelan, arraietan eta mariskoan, kontsumoko uren kalitate analisiak, farmakoen karakterizazioa eta beste hainbat aplikazio elikagaien, ingurugiroaren eta bioanalitikaren esparruan ere baditu.

2017ko erreferentziak

  • Aize Pellon
  • Andoni Ramirez-Garcia
  • Idoia Buldain, Aitziber Antoran
  • Aitor Rementeria
  • Fernando L. Hernando

Molecular and cellular responses of the pathogenic fungus Lomentospora prolificans to the antifungal drug voriconazole. PLOS ONE 12(3):1-14. 2017.

Non aurkitzen da?

  • Martina Casiano Plataforma Teknologikoa
  • 1A 13 lokala, SGIker-en laborategia
  • Bizkaiako Kanpusa, Leioa
  • 48940 Leioa

Zelan eskatu dezaket zerbitzu bat?

Zerbitzuko teknikari arduradunarekin kontaktuan jarri: