DNA BANKUA

Erabilerak

DNA Bankuan gordetzen diren laginek erabilera ugari dituzte; izan ere, oinarrizkoak dira genomikaren arloan eginiko ikerketa askotan. DNAren laginak, berriz, gero egingo den edozein analisi edo ikerketaren abiapuntutzat hartzen dira; horregatik, hain zuzen ere, beren kalitatea ziurtatzea ezinbestekoa da emaitzen fidagarritasuna bermatzeari begira.

Horren harira, DNA Bankuaren helburuetako bat kalitate oneko laginak eskaintzea da; horien bidez, genotipoan oinarritutako ikerketa asko egin ahal izango baitira, hala nola nukleoko eta mitokondrioko DNA sekuentziatzea, DNA minisatelitearen, mikrosatelitearen eta SNP genikoen eta geneen artekoen aldaketa analizatzea eta microarrays bidezko analisiak.

          

DNA analisiaren aplikazio arloak asko eta anitzak dira. Horregatik, nekez egin daiteke zerrenda zehatz bat, beraz, horren ordez, Euskal Herriko Unibertsitatean eta bere inguruan egin ohi diren zenbait aplikazio aipatuko ditugu jarraian:

Biomedikuntzaren zientziak:

  • Mutazio somatikoak hautematea
  • Herentziazko mutazioa hautematea
  • Sentikortasun-faktoreak hautematea
  • Heterozigosiaren galera aztertzea
  • DNAren metilazioa aztertzea
  • DNA mitokondriala aztertzea
  • Gizabanakoak, biologia-hondakinak eta biopsiak identifikatzea
  • Jaioberriak identifikatzea
  • Transplanteei jarraipena egitea

Gaur egun, DNA Bankuan dauden bildumak, biomedikuntzari dagokionez, honako hiru arlo hauetan erabiltzen dira nagusiki: gaixotasun neurodegeneratiboetan, onkobiologian eta obesitatean.

Era berean, patologia ezagunik ez duten gizabanakoen laginak eskuratu daitezke, kontroleko lagin gisa erabiltzeko.

Ingurumena eta Biologia:

  • Antropologikoki interesgarriak diren populazioak ikertzea
  • Animalien eta landareen espezieak identifikatzea
  • Mikroorganismoen espezieak identifikatzea


Gaur egun Bankuak dituen populazio autoktonoen lagin-bildumak

Elikagaiak:

  • Espezieak identifikatzea elikagai gordinetan eta tratatuetan
  • Genetikoki aldatutako organismoak hautematea