ERRADIOISOTOPOEN ZERBITZU OROKORRA

Zerbitzuak

Zientziaren hainbat arlotan sarritan egiten diren saiakuntzetan isotopo erradioaktiboak erabili behar izaten dira. Gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateko hainbat sailek Erradioisotopoen Zerbitzu Orokorra erabiltzen dute, honako testuinguru hauetan:

  • Markatutako metobolitoen jarraipena, animalietako, landareetako eta mikroorganismoetako ibilbide metabolikoetan
  • Ziklo zelularrari eta ziklinen jokabideari buruzko azterlanak
  • Azido nukleikoen sintesiaren eta degradazioaren erregulazioari buruzko azterlanak eta gene-adierazpenari buruzko azterlanak (PCR- Polimerase Chain Reaction- tekniken bidez)
  • Proto-onkogenen eta zitokina bidezko aktibazio zelularraren erregulazioa
  • Zelulen ugalketaren eta heriotzaren (apoptosia/nekrosia) kontrola
  • Zelula-barneko bigarren mezularien zehaztapena eta zelula-seinaleztatzeen ibilbideei buruzko azterlanak.
  • Mintz-hartzaileak ikertzea eta beren ezaugarriak zehaztea radioligandoekin
  • Molekula biologikoen detekzioa eta zehaztapena isotopo erradioaktiboak dituzten kit komertzialen bidez
  • Nukleotido ziklikoen analisiak erradioimmunosaioen (RIA) bidez
  • Entzima-jardueraren neurketak.