UPV/EHUko LASER LABORATEGI BEREZIA

Tresnak

SGIKer unitate honek ondorengo ekipamendua du: nanosegundoetako laser sorta bat (eszimeroak, Nd:YAG, VIS-UV espektroskopian sintoniza daitezkeen askotariko koloratzaile sistemak, etab.) eta pultsu ultralaburren sistema bat.Femtosegundoetako laser honek osziladore bat eta Ti:zafiro motako anplifikadore birsortzaile bat ditu; irteera 40 fs-ko eta 2 mJ-ko pultsu tren bat da. Horrez gain, femtosegundoetako ekipoak bi anplifikadore parametriko (OPA) ere badakartza, 240-2.100 nm tartean sintoniza daitezkeenak. Berriki, sistema osatu egin da eta, horri esker, 200 nm-ra arte sintoniza daiteke.Laser zerbitzuak ondorengoen moduko esperimentuak egiteko beharrezko tresnak ere baditu: jet supersonikoetako espektroskopia, metalen laser bidezko ablazioa, PLD, etab.

Pultsu ultralaburreko laser-sistema


Femtosegunduko Laser Sistema.

  • Titanio-zafiroko laser-osziladorea. (Coherent Mira).

λ≈ 800 nm.
Iraupena: 20 fs/pultsua.
Rep. rate:78 MHz.
Energia (pultsatuta): 0.5 w.

 

  • Osziladorearen punpatze-laserra. (Coherent Verdi). (5 w, cw.).
  • Titanio-zafiroko anplifikagailu birsortzailea. (Coherent Legend).

λ≈ 800 nm.
Iraupena: 40 fs/pultsua.
Rep. rate:1 KHz.
Energia (pultsatuta): 2.5 w.

 

  • Anplifikagailuaren ponpatze-laserra. (Coherent Evolution).
  • Anplifikagailu Optiko Parametrikoa (OPA). (Coherent OPERA). Maila: 300nm-2100nm.
  • Bigarren eta hirugarren harmonikoko sorgailua. Minioptic Technology.
  • Pulse Picker-a (kanpoko Pockels zelula), anplifikagailuaren irteerako errepikatze-maiztasuna aldatzeko.
  • Material osagarria: atzeratze optikoko lerroa, ispiluak, lenteak, prismak, polarizadoreak...
  • Wiley-McLaren motako masen espektrometroa.
  • Sortutako pultsoen diagnostikorako tresnak: FROG, power meters, zuntz optikoko espektrometro trinkoa.

Nanosegunduen laserrak eta tresna osagarria.


MALDI espektrometroa (Brucker Daltonics model REFLEX

  • MALDI espektrometroa (Brucker Daltonics). CIC Biogunek maileguan utzitakoa (2. irudia).
  • Nd-ko laserra: YAG 1 J (Quantel)/ koloragarria / maiztasun-nahasketa IR-rako.
  • Nd-ko laserra: YAG 1.5 J (Quantel)/ bi koloragarri punpatuz, maiztasun bikoizle eta hirukoizlerekin.
  • Lambda Physik Mod laserra. Scanmate, bikoizlea duena.
  • Excímero mod. LEXTRA laserra/koloragarria bikoizle eta hirukoizlearekin.
  • Excímero laserra ablaziorako eta IR espektrometroa denboran ebatzita.
  • TOF masen espektrometroa, huts-sistemak, punpa turbomolekularrak eta birakariak, hedatze supersonikoko sistema, etab. Bakoitzari dagokion elektronikarekin.
  • ZEKE espektrometroa, huts-sistemak, punpa turbomolekularrak eta birakariak, hedatze supersonikoko sistemak etab. Elektronika eta kontrola.
  • LIF espektrometroa, igortze barreiatua, 1 m-ko monokromatzailea eta CCD kamera indartua dituena.
  • Material osagarria: potentzia-neurgailuak, osziloskopioak, huts-neurgailuak, etab.


Nanosegunduko laserren unitatearen zati bat ikusten da irudian. Agertzen diren sistemen bitartez honako saiakuntza hauek egin daitezke: laser bidez induzitutako fluoreszentzia, REMPI (bat eta bi kolore), UV-UV eta UV-IR erresonantzia bikoitzak, "Hole burning" eta Zero electron kinetic energy (ZEKE).