UPV/EHUko LASER LABORATEGI BEREZIA

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Laser Laborategi Bereziak beharrezko teknologia eta ezagutza eskaintzen du, askotariko arazo zientifiko eta teknologikoak ebatzi ahal izateko laser-pultsu ultralaburrak (femtosegundoak) eta ultrabiziak aplikatzeko.

Ikerketa

Azken urte hauetan, Laser Zerbitzuak laguntza teknikoa eskaini du askotariko ikerketa-proiektuetarako:

  • Masen espektrometria-sistema, hegaldi-denboraren arabera, denboran ebatzia. Gailu hau mota orotako prozesu fotofisikoen ikerketan erabiltzen da, eta femtosegundoetan ebazten da. Laginak sorta molekular supersoniko bilakatzen dira.
  • Up konbertsio fluoreszentzia-sistema. Laginen aurreko ikerketak fase kondentsatuetara hedatzeko aukera ematen du.
  • Quantum dotsen espektroskopia.
  • Kristal likidoen karakterizazio optikorako teknikak, segundo harmonikoaren sorkuntzaren bidez, eta IR pultsu ultralaburrekin.
  • Mikromekanizatuen sorta.

Eskuragarri dagoen ekipamenduaz eta deskribatutako teknika esperimentalez gain, Laser Laborategiak tresneriaren garapenerako laguntza teknikoa eta pultsu ultralaburreko laserrei eta beren aplikazioei buruzko aholkularitza orokorra eskaintzen ditu.