UPV/EHUko LASER LABORATEGI BEREZIA

Aplikazioak

Interes estrategikoa eta funtsezkoa duten nanoko eta femtosegunduko laserraren aplikazioak zientziaren eta teknologiaren hainbat arlotara iristen dira. Jarraian, horietako batzuk baino ez ditugu aipatuko.

Espektroskopia:

  • REMPI espektroskopia (Resonant enhanced multiphoton ionization).
  • ZEKE espektroskopia (zero electron kinetic energy).
  • Laser bidez induzitutako fluoreszentzia.
  • Erresonantzia bikoitzeko espektroskopiak (Hole Burning...).
  • Laser-ablazioa.
  • Proteomikoa eta metabolomikoa (MALDI teknika).
  • Fotofisikako, fotokimikako eta fotobiologiako prozesu ultralasterren denborazko ebazpena (10-15 -10-12 s), era guztietako ponpatze-zunda tekniken bidez (fluorescence up conversion, transient ionization, ion imaging...).
  • Erreaktibotasun kimikoaren kontrol koherentea.
  • Bestelakoak.

Fisika:

  • Fotonika, oro har.
  • Optika ez-lineala (maila handiko super-jarraituak eta harmonikoak sortzea, sortze parametrikoa, etab.).
  • Plasmen fisika.
  • Bestelakoak.

Materialen teknologia:

  • Uhin-gidak prozesatzea komunikazio optikorako.
  • Metalen, aleazioen eta oxidoen ablazioa. Lumaren ezaugarriak zehaztea.
  • PLD (Physical laser deposition).
  • MENSen ekoizpena.
  • Gailu optiko berriak garatzea, informazioa biltegiratzeko.
  • Bestelakoak.

Industria-aplikazioak:

  • Mikromekanizatua.
  • Azaleren nanoegitura zehaztea.
  • Bestelakoak.